Izenik gabeko kaleen hirian

Musikazaleek diote Bono U2 taldeko abeslariak “Where the streets have no name” kanta Managua bisitatu ostean idatzi zuela. Ez dakit hala izango den, baina egia da Managuan kaleek ez dutela izenik. Hori, halere, ez da berezitasun bakarra. Managua oso hiri arraroa da, ezohikoa zentzu guztietan.

Hiriak ez dauka erdigunerik, izan zuen, baina 1972an lurrikara bortitz batek ia osorik suntsitu zuen. Erdialdeko lagunek auzoetara joan ziren orduan eta pixkanaka auzo gehiago sortu ziren. Hiria handitu egin zen, zabalean. Auzo bat bestearen atzetik, auzo erraldoi bat sortu arte. Izan ere, zerbait izatekotan auzo handi bat da Managua, milioi eta erdiko auzoa. Etxe gehienak baxuak dira, ez dute bi solairu baino gehiago eta eraikin altu bakarrak Gobernuarenak dira.Kaletik oso jende gutxi dabil, egunez zein gauez…  hiria erdi hutsik dagoela dirudi. Bertan bizi izandako alemaniar batek esan zidanez, Managua ez da hiri bat, zerbait da, baina ez behintzat hiri bat.

Sandinoren silueta ere toki askotan ikus daiteke Fronte Sandinistak 2007an hauteskundeak irabazi zituenetik. Daniel Ortega presidentearen afitxa eta kartel larrosa erraldoiak errepide guztietako bazterretan ageri dira “Por una Nicaragua cristiana, socialista y solidaria” edo “Cumplirle al pueblo es cumplirle a Dios” bezalako lelo arraroekin. Ez dut oso ondo ulertzen sozialismoak kristautasunarekin izan dezakeen lotura baina tira, ez naiz Sandinisten doktrina kritikatzen hasiko azken urteotan nahiko gauza onak egin dituztela onartu beharra baitaukat.

Kaleek izenik ez izateak (berez badute baina inork ez ditu erabiltzen) oso egoera bitxiak sorrarazten ditu. Tokiak kokatzeko erabiltzen dituzten erreferentziak barregarriak izan daitezke:  “de la terminal de Tica Bus, tres cuadras al sur 75 varas arriba” edo are korapilatsuagoak, “de donde fue la Pepsi, dos cuadras al lago, una al sur”. Eta ez pentsa soilik hiritarrek darabilten sistema dela, posta zerbitzuak ere halako helbideak erabiltzen ditu. Erotzeko modukoa izan daiteke, hiria ezaguten ez dutenentzat batez ere.

Erotzeko modukoa ere Bartzelonak eta Real Madrilek Nikaraguan duten zaletu mordoa. Denak dira Barça edo Madril, ez da besterik existitzen. Klasikoa ikustera joan ginen partida hartarako espreski prestatutako taberna batera, Scarletekin eta haren semearekin, Manolorekin. Talde bietako zaleak nahastuta zeuden, adi adi pantailei begira, garagardo artean solasean. Sekulako lehia zegoen talde bietako zaletuen artean, inoiz ikusi dudan sutsuena. Bartzelonako kamiseta zuen batek “galtzaile” deitzen zion etengabe ondoan eserita zuen merengeari, eta honek, elastiko zurian Ronaldoren izena zeramanak, etsipenez eusten zituen adar jotzeak. Partidaren amaieran denak pozik, blaugranak zein zuriak, konnotazio politikoen gainetik espektakuluaz gozatzen dakitela erakutsiz.

Managuarrak oso pertsona jatorrak iruditu zitzaizkigun, beroak, hango eguraldia bezala, eta guk ezagututakoak gainera, oso oso adeitsuak. Lara eta Unai agurtuta egun batzuk kostatu zitzaigun berriz martxan jartzea, Scarletek eta Andreak etxekotzat hartu gintuzten eta oso gustora sentitu ginen. Norantza jarraitu ez genekien eta pentsatzen aritu ginen egun batzuez, El Salvador alde batera utzi eta zuzenean Hondurasera igotzea erabaki genuen azkenik. Tegucigalpara abiatu ginen gogo handia baitnuen Manuel Zelayaren aurkako estatu kolpearen ondorengo egoera ezagutzeko.

En la ciudad de las calles sin nombre

Los melomanos dicen que Bono, el cantante de U2, escribió el tema “Where the streets have no name” después de visitar Managua. No se si será o no cierto, lo que sí es verdad es que en Managua las calles no tienen nombre. Esa, no obstante, no es la única peculiaridad de esta extraña ciudad, extraña en muchos sentidos.

Puede que lo más llamativo de Managua es que es una ciudad sin centro. Lo tuvo, pero un fuerte terremoto en 1972 lo destruyó casi por completo. Los habitantes abandonaron la zona y huyeron hacia los barrios periféricos que poco a poco se fueron extendiendo junto al lago Xolotlán. Los barrios se fueron multiplicando hasta convertir en la ciudad en un gigantesco suburbio de 1,5 millones de habitantes. La mayoría de las viviendas no sobrepasan los dos pisos y los pocos edificios altos pertenecen al Gobierno.

Otra de las curiosidades es que apenas hay gente por la calle, tanto de día como durante la noche la ciudad está medio desierta. Como me dijo una vez un alemán que había vivido allí un tiempo, Managua no es una ciudad, es “algo”, pero no una ciudad.

La silueta de Sandino aparece en muchos lugares, sobre todo desde que en 2007 el Frente Sandinista ganara las elecciones presidenciales. Enormes carteles y paneles de color rosa con la cara del presidente Daniel Ortega adornan los márgenes de todas las carreteras del país. Los lemas son bastante bizarros: “Por una Nicaragua cristiana, socialista y solidaria” o “Cumplirle al pueblo es cumplirle a Dios”. Se me hace difícil encontrar la relación entre socialismo y cristianismo, pero no seré yo quien critique la doctrina sandinista porque he de reconocer que han hecho un montón de cosas buenas en estos años.

El hecho de que las calles no tengan nombre (en realidad si tienen, pero nadie los conoce) genera situaciones bastante llamativas. Las referencias que utilizan los managuas para ubicar los lugares en la capital son muy graciosas: “de la terminal de Tica Bus, tres cuadras al sur 75 varas arriba” o aun más complicadas, “de donde fue la Pepsi (la fábrica), dos cuadras al lago, una al sur”. Y no es que sea un sistema utilizado solo por los ciudadanos, el servicio postal también maneja este tipo de direcciones. Es como para volverse loco, sobre todo para quienes no conozcan la ciudad.

Como para volverse loco es también la afición que hay en Nicaragua (y en todo Centroamérica) por el futbol estatal, y más concretamente por el Barcelona y el Real Madrid, ya que parece no existir ningún club más allá de esos dos. Fuimos con Scarlet y su hijo Manolo a ver el clásico a un bar preparado expresamente para la ocasión, que estaba lleno de pantallas y hasta contaba con un animador que jaleaba a los aficionados de ambos equipos. Los hinchas estaban mezclados entre sí y miraban embelesados a la pantalla sin quitarle ojo más que para agarrar una cerveza. Un tipo que vestía los colores del Barça llamaba “perdedor” a un triste merengue que llevaba el nombre de Ronaldo en la espalda y aguantaba las bromas con resignación. Al final del encuentro todos, barcelonistas y madridistas, sonreían, demostrando que saben disfrutar del espectáculo dejando al margen las connotaciones políticas.

Los managuas nos parecieron muy agradables, cálidos, como su clima, y los que nosotros conocimos, encima, superacogedores. Tras despedir a Lara y Unai nos costó uno poco ponernos de nuevo en marcha porque durante unos días Scarlet y Andrea nos hicieron sentir como en casa. Además, no sabíamos muy bien que rumbo tomar por lo que aprovechamos nuestra estancia en Managua para decidirnos. Finalmente decidimos descartar El Salvador y partir hacia Tegucigalpa (Honduras). Tenía muchas ganas de conocer de primera mano la situación en la que se encontraba el país después del golpe de Estado contra Manuel Zelaya.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

2 thoughts on “Izenik gabeko kaleen hirian

  1. Aupa deskaltxo! dagoeneko ez dakit non eongo zaren baina kontuz ibili Hondurasen bueltatu berria den lagun batk esan zidalako nahiko arriskutsua dagoela hango egoera.
    Azkenean Venezuelako bidaia oso ondo atera zen.
    Zutaz asko, gehiegi, akordatzen naz ia egunero zure auzo politara joaten nazelako igeri egitera.
    Muxux ta EEBB heldu arte ez itzuli. This is the true america!!

  2. kaixo Iban!
    zer moduz? Gu hemetik antzeko parezido, bueno gaur greban, ez da gaizki egon baina batzutan egiten digutena eta askoz gehiago merezi dugu.
    Perun ze ibilbidea egin pentsatzen ari gara, zu ze gomendatzen diguzu? unaik esan zidan batez ere hegoaldea ez? Hogei egun goaz, nahikoa hegoaldea ezagutzeko?
    bueno ondo segi ta kontatuko diguzu
    Musuak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s