Ahanztura historikoaren bidetik

Goizean heldu ginen Tegucigalpara, eta bost minutu nahikoak izan ziren jakiteko bertan ez genuela ezer egiten. Bidaiak neka-neka eginda utzi gintuen eta gutxienez gau bat geratzea erabaki genuen. Tegucigalpa hiri itsusia da, ez da lasaia, ez da atsegina, ez da oso segurua eta ez du aparteko gauzarik eskaintzen. Entzuna nuen halako zerbait topatu behar genuela, baina hala ere saikera egitea eta nire begiekin ikustea nahiago izan nuen.

Kaleko giroan Estatu-kolpearen hondarrik geratzen ote zen egiaztatu nahi nuen, eta egia esan, ez genuen tentsio politikorik sumatu, badirudi hondurastarrek eurek ere erdi ahaztuta daukatela Latinoamerikako historia garaikidearen orrialde lotsagarrienetako bat (Manuel Zelayaren aurkako kolpea eta ondorengo prozesu guztia) bertan idatzi berri dela.

Onartu behar dut egun bakarrarekin zail samarra suerta daitekeela, batez ere kontakturik gabe, giro politikoan murgiltzea, gauza batzuetarako oso hermetikoak baitira ertamerikarrak.

Tegucigalpa utzi eta Santa Rosa de Copan aldera jo genuen. Herri erakargarria zela irakurri genuen nonbait eta Guatemalatik gertu zegoenez geldialdi aproposa iruditu zitzaigun. Ez zitzaigun hain erakargarria iruditu. Bertatik txangoa egin genuen Gracias izeneko herrira, denboraldi batez, XVI. mendean, espainiarrek Ertamerikan konkistatutako lurraldearen hiriburua izan zena. Baina egun historiaren bila dabilenari liburuetara jotzea gomendatuko nioke Graciasen ez delako gauza handirik geratzen. Eraikin eta eliza kolonial batzuk eta ezer gutxi. Hori bai, Hondurastar tipikoaren irudia bertan ikus daiteke inon baino argiago eta maizago. Praka bakeroak, cowboy estiloko botak, alkondara argia eta buruan Zelaya presidenteak mundura zabaldutako kapela. Texastarraren estereotipoa, baina azala ilunagoarekin.

Guatemalara bidean azken geldialdia Copango aztarnategian egin genuen. Han ekin genion Ertamerikako aztarnategi mayen ibilbide luzeari, bi hilabete geroago Mexikon bukatuko genuena.

Copango tenpluak ez dira Chitzen Itza (Mexiko) edo Tikalekoak (Guatemala) bezain harrigarriak, baina benetakoagoak dira. Eraikinen artean (eta askotan eraikinetan bertan) hazitako zuhaitzek hor jarraitzen dute, ez dituzte moztu eta tokira iritsitako lehen arkeologoak izan zuen sentipen bera senti daiteke han. Ez da arkeologiaren jolas-parke bat, landu gabeko aztarnategia da, gordinik bisitatu daitekeena, oraindik.

Guatemalara igarotzeko ederra sartu ziguten, 15 dolar ordaindu behar izan genuen bakoitzeko. Gerora enteratu ginen modu merkeago bat zegoela bide bera egiteko baina berriz ere turistarena egin genuen. Mugako aduanazainak gainera 10 quetzal (euro 1) kobratu nahi zigun pasatzearren, baina guk bagenekien ez dela derrigorrezkoa ordaintea Guatemalara sartzeko, beraz, tiketa eman ezean ez geniola ezer emango erantzun genion. Pasaporteak modu txarrean itzuli zizkigun eta lehiatila danbateko batez itxi zuen. Gurekin ziohazen atzerritar guztiek zintzoki ordaindu zuten, ez zuten galdetu ere egin baina guk orain dena galdetzen dugu, agian horregatik jaso ditugu dagoeneko hainbeste erantzun zakar.

Handik aurrera bigarren edo hirugarren mailako autobusetan, auto-stopean, edo konbietan (furgoneta txikiak) baino ez gara mugitu eta ostatuak, beti merkeenak, baina ez dago beste aukerarik, Mexikora heltzea hil ala biziko kontua bihurtu zen.

Por el camino de la desmemoria histórica

Temprano llegamos a Tegucigalpa, y más temprano quizá, nos percatamos de que no había sido una decisión acertada quedarse allí. No pintabamos nada, pero el viaje nos había dejado bastante cansados, por lo que decidimos pasar una noche allí, y de paso, ver qué onda. Tegucigalpa es horrible, no es tranquilo, no es agradable, la gente no es excesivamente amable, no es nada seguro y no ofrece ningún atractivo especial. Tenía oído que íbamos a encontrarnos algo así, pero prefería verlo con mis propios ojos, porque he aprendido a no fiarme ciegamente de las opiniones ajenas, ya que suelen resultar precisamente eso, ajenas.

Tenía ganas de comprobar qué quedaba en Tegucigalpa del Golpe de Estado dado por la derecha y el Ejército contra el presidente Zelaya, pero no encontré apenas ningúna señal de ello. El ambiente en la calle era raro, cotidiano, rutinario y hasta aburrido. Parecía como si los hondureños se hubieran apresurado en olvidar que una de las páginas más vergonzosas de la historia politica reciente en Latinoamérica se escribió allí mismo, en esas calles que rebosaban ‘normalidad’.

He de reconocer también que en un solo día es prácticamente imposible (y más aun sin contactos) sumergirte en la movida social y política del país, los centroamericanos pueden ser muy herméticos para sus cosas.

Salimos de Tegucigalpa y nos dirigimos hacia el noroeste, a Santa Rosa de Copán. Habíamos leído en alguna parte que el pueblo era interesante y como estaba cerca de Guatemala nos pareció una parada obligatoria. Definitivamente no nos pareció tan interesante. Fuimos a buscar algo más a Gracias, un pueblo cercano que durante un corto periodo en el siglo XVI. llegó a ser la capital del territorio conquistado por los españoles en Centroamérica. Creo que quienes busquen algo de historia, encontraran más en los libros que en la propia Gracias, en la que no queda demasiado de aquellas épocas. Algunos edificios e iglesias de estilo colonial, y poco más. Eso si, la imagen del hondureño típico aparece allá por donde uno mire. Pantalones vaqueros, botas estilo cowboy, camisa clara y, en la cabeza, el famoso sombrero que tantas veces hemos visto en las imágenes del depuesto Zelaya. Sin duda, el estereotipo tejano con la piel más oscura.

De camino a Guatemala hicimos la última pausa en las ruinas de Copán. Allí comenzamos el largo camino de las ruinas mayas, que finalizaríamos dos meses después en México.

Los templos de Copán no son tan imponentes  como los de Chitzen Itza (México) o Tikal (Guatemala), pero parecen más reales. Los árboles crecieron libremente entre los muros de los palacios, sobre las cimas de las construcciones de pesados bloques de piedra, es como una joya en bruto, sin pulir. No es un parque de atracciones arqueológicas sino un lugar en el que es posible imaginarse lo que el primer arqueólogo sintió al llegar.

Para cruzar a Guatemala nos la metieron doblada, tuvimos que pagar 15 dólares por persona pero más tarde nos enteramos que podíamos habernos ahorrado la mitad, una vez más, nos hicieron la del turista. En la frontera, el aduanero nos quiso cobrar 10 quetzales (1 euro) a cada uno por dejarnos pasar, pero sabíamos que no hay que pagar por entrar en Guatemala, por lo que le pedimos que nos entregara el comprobante del pago (que obviamente no existe porque el cobro es ilegal). El tipo se lo tomó bastante mal y tras devolvernos los pasaportes de mala manera cerró la ventanilla de un portazo. Nuestros compañeros de viaje, griegos, franceses y estadounidenses, pagaron religiosamente y sin preguntar nada. Nosotros ya nos hemos acostumbrado a recibir malas contestaciones y aguantar caras de culo por preguntarlo todo.

A partir de ese viaje nunca más hemos viajado con turistas; solo con gente local y en combis, a dedo o en autobuses de segunda. Llegar a México (con algo de dinero) se estaba empezando a convertir en una cuestión de superviviencia.

This slideshow requires JavaScript.

Advertisements

One thought on “Ahanztura historikoaren bidetik

  1. Kaixo majo.
    zelan doa dena? ondo ondo ondo? Ya por los mejicos lindos, ez?
    Gu hemen beti bezela. Badakizu hemen zer dagoen. Betikoa. Baina badakigu asko botatzen dela faltan.
    Beno Ibantxo. ondo jarraitu, asko zaindu eta animo asko bioi.
    muxu eta besarkadak EUSKAL HERRITIK

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s