Gaixorik dago Atitlan

Kamio-gidari jator bati samariar onarena egitea otu zitzaion gu errepide bazterrean ikusi gintuenean. Chimaltenangotik Atittlan lakuaren ertzeraino eraman gintuen, debalde.  Lakuaren inguruan dauden herrietatik handiena da Panajachel; turistei bideratutako artisautza merkatu handi bat. Bidaiatzen ari diren artisau guztien derrigorrezko geralekua dirudi.

Antiguako artisautzak prezio erdian topatu genituen bertan. ‘Regateoaren’ doktrinaren jarraitzaileentzat toki ezin hobea da Panajachel. Saltzaile tematiei iskin egitea lortu ostean Atitlan lakura iritsi ginenBista izugarria da: urezko lautadaren atzean, ostertzari ihes eginez, dozena erdi sumendik kutsu romantikoa ematen diote paisaiari. Familia batzuk harean etzanda, uretara begira, beste batzuk bainua hartzen (xaboi eta guzti), eta gutxi batzuk turistei lepokoak saltzen saiatzen.

Bainatzen ari ziren horiek arreta deitu zidaten. Amazonaseko ibai kutsatuetan bainatzen ziren peruarretaz gogoratu nintzen. Kasu honetan, baina, ura garbi zegoela zirudien. Baina kolorearen ustezko normaltasunaz harago jende gutxik erreparatzen du lakuaren osasun kaxkarrean.

Orain urte batzuk gaixotzen hasi zen Atitlan. Inguruko herrietako nekazariek fosforoa ongarri gisa erabil erabiltzen hasi ziren beren soro eta baratzetan. Fosforoak oso emaitza onak eman zituen hasieran, baina alde negatibo garrantzitsu bat dauka: lurra ahuldu egiten du eta gero eta fosforo gehiago behar da uzta aurrera ateratzeko. Baina puntu batera heltzean lurra ez-emankor bihurtzen da. Euriarekin lursailetan dagoen fosforo hori guztia (urarekin nahastuta) lakura isurtzen da eta fosforo kopuru altuak lakua gaixotu egiten du; alga inbaditzaile bat ugaritu (uraren oxigenoa murrizten duen zianobakteria mota bat) eta lakuko fauna eta flora arriskuan jartzen du. Gainera, guatemalarrek zabortegitzat erabili izan dute lakua urte askoan.

Ekologistek fosforoaren arriskuez ohartarazi dute behin eta berriz eta ongarri ekologikoak erabiltzeko aholkatu diete nekazariei, baina bizilagun gehienek fosforoa erabiltzen jarraitzen dute. Zergatik? Bada, azalpena oso sinplea da. Enpresa estatubatuar batek fosforoa doan ematen die inguruko herrietako alkateei, eta hauek bizilagunen artean banatzen dute. Hortaz, fosforoa doan lor badezakete (lurra akatzen duen arren), zertarako besterik erosi?

Niri lakua bi aldiz gaixo dagoela iruditu zitzaidan, arrisku ekologikoaz gain, eskrupulurik gabeko turismoa barreneraino sartuta dagoela uste dut. Venezuelan Pemonekin gertatu zitzaigun bezala, hemen ere indigena askok gugandik dirua nola edo hala ateratzea baino ez zuten pentsatzen. Beste desengainu handi bat izan zen Atitlan, magia bilatu eta bilatu eta ezin aurkitu. San Marcosen gauzak hobetuko zirela pentsatu genuen, baina horren ordez, meditazioa aitzakiatzat hartuta, enpresari atzerritarrek atzerritarrentzat irekitako ostatu garestiak aurkitu genituen. Meditazioa, hipismoari lotutako beste fartsa bat. Bidean gurutzatutako lagun askok ‘energia positiboaz’, ‘bibraz’ (bibrazio onez), eta beste hainbat rolloz hitz egin izan digute. “Cuando llegas al lago sientes que te llenas de energia, hay una vibra increible” eta horrelako txorradak entzun izan ditugu baina chakra guztiak itxita daramagunoi zail egiten zaigu horretan sinistea.

San Marcosen ezin izan ginen geratu, garestiegia zen, eta San Pedrora joan ginen, baina han ez genuen ezer berririk ikusi. Eskerrak tartean oso jende jatorra topatu genuela (bidaiari gazteak guztiak) eta horrek egonaldia alaitu zigula. Baina, orokorrean, esan dezaket Atitlan ez dagoela ni bezalako tipo ozpindu batentzat egina. 

Atitlán está enfermo

Al vernos parados en una cuneta de la carretera que atraviesa Chimaltenango, un buen samaritano disfrazado de simpático camionero se apiado de nosotros y decidió acercarnos hasta el lago Atitlán, por la cara. Llegamos a Panajachel, el más grande de los pueblos que rodean el lago; un gran mercado de artesanías para turistas nacionales e internacionales, por lo tanto, una parada obligatoria para artesanos que viajan.

Allí encontramos las mismas artesanías que en Antigua, pero a mitad de precio. Panajachel es un sitio perfecto para los seguidores de la doctrina del regateo, si no quieres regatear, los propios vendedores se encargan de todo. Una vez que conseguimos quitarnoslos de encima, nos acercamos a la orilla del Lago. La vista es imponente: más allá de esa llanura líquida, una serie de altos volcanes tratan de escapar del horizonte para darle al paisaje un toque romántico. Las familias descansan en la oportuna playa mirando al inalterable lago que hace las veces de mar, algunos optan por bañarse (incluso con jabón) y otros pocos continúan tratando de vender souvenirs a los despistados turistas.

Me llamaron la atención esos que se estaban bañando. Me recordaron en cierta manera a los peruanos que se bañaban (la verdad es que yo también me bañé varias veces) en los contaminados ríos amazónicos. En este caso, en cambio, el agua clara, parecía estar limpia. Pero más allá de la aparente normalidad del color, pocas personas reparan en la lamentable salud del lago.

Atitlan comenzó a enfermar hace unos años. Los agricultores (casi todos los pobladores) de los pueblos de la zona comenzaron a utilizar fósforo como fertilizante en sus campos y cultivos. A corto plazo, el fósforo puede dar muy buenos resultados pero tiene un importante inconveniente: va debilitando la tierra poco a poco, por lo que en cada cosecha es necesario aumentar la cantidad de fertilizante, Así, lentamente, los campos acaban convirtiéndose tierras baldías, improductivas. Con las lluvias, las aguas arrastran el fertilizante hasta el lago, que a medida que se incrementa el nivel de fósforo va perdiendo su capacidad de regeneración hasta que acaba por enfermar. Los síntomas de esa enfermedad son una plaga de invasivas algas que en el 2009 llegaron a cubrir una buena parte de la superficie del lago. Estas algas (cianobacterias), pueden llegar a consumir el 25% del oxígeno del agua, poniendo en peligro la fauna y flora lacustre. A los fertilizantes hay que añadirles las ingentes cantidades de basura y residuos tóxicos no tratados que durante años han ido a parar al lago, como si de una gran cloaca se tratase.

Los ecologistas han advertido en más de una ocasión de los peligros del fósforo y han recomendado a los habitantes del lago usar fertilizantes ecológicos, pero la mayoría de los productores sigue utilizando el fósforo a pesar de conocer sus efectos secundarios. ¿Por qué? Se preguntará mucha gente. Es muy sencillo. Una empresa estadounidense se encarga de hacer llegar gratuitamente el fósforo a los alcaldes de los municipios y estos lo reparten entre sus vecinos.  Por consiguiente, si pueden conseguir el fertilizante gratis, ¿para qué pagar por él?

A mi me dió la impresión de que el lago está doblemente enfermo. A parte del riesgo ecológico ya mencionado, el peligro de que el turismo ‘sin escrúpulos’ se apodere del lugar, es ya una realidad. Igual que nos ocurrió con los Pemones en Venezuela, aquí muchos indígenas parecen pensar solo en cómo sacar dinero a los turistas (una actitud legítima, por supuesto, pero que resta mucho encanto a la visita). Pensamos que en San Marcos la cosa mejoraría un poco, pero tan solo encontramos caros alojamientos construidos por y para extranjeros que con el concepto de la meditación como excusa trataban de darle un postizo aire de misticismo al pueblo. Buscamos la magia, buscamos y rebuscamos, pero por allí no encontramos nada de eso de lo que nos habían hablado tantos viajeros. Vimos como a muchos hippies se les llenaba la boca con ‘la vibra’, la energía positiva’ y muchos otros cuentos chinos, al hablar de Atitlan. “Cuando llegas al lago sientes que te llenas de energia, hay una vibra increible”, dicen, pero a quienes tenemos los siete chacras cerrados a cal y canto, se nos hace poco creíble todo ese rollo macabeo que se traen.

No pudimos quedarnos a meditar en San Marcos, se nos iba de presupuesto, por lo que fuimos a San Pedro, pero allí tampoco encontramos grandes novedades. Lo cierto es que gracias a la gente de puta madre (viajeros jóvenes todos) que encontramos en estos lugares nuestro paso se hizo menos pesado, porque, ciertamente, Atitlan no está hecho para un rancio incrédulo como yo.

Advertisements

One thought on “Gaixorik dago Atitlan

  1. Una interesante experiencia supongo, a pesar de la incredulidad (perfectamente valida) espero tambien hayas podido descubrir el espiritu de muchas personas en el area.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s