Inboluzio zapatista

Behin Palenquen egonda Roberto Barriosera igotzea derrigorrezkoa iruditu zitzaigun. Roberto Barrios zapatisten bosgarren karakola da. Karakolak eskualde jakin bateko udalerri autonomoak koordinatzeko sortutako guneak dira eta bost daude, denak Txiapasen. Oventic, Los Altos eskualdean; La Realidad, Lacandona oihanean; Morelia, Tzots indigenen oihanean; La Garrucha, oihan Tzeltalean; eta Roberto Barrios, Chiapas iparraldeko basoetan.

Orain bost urteko egonaldia erabat mitifikatuta nuen eta orduan ezagututako jendea agurtzera igotzea ideia ona izan litekeela pentsatu nuen, bide batez, mugimendu zapatistaren egungo egoeraz mamitzeko. Kontua da igo ginela eta oraindik ez daukadala batere argi erabaki egokia izan zen.Egoera latza da Roberto Barriosen. PRI alderdiaren jarraitzaileen eta talde paramilitarren (PRI alderdiak sortuak eta finantzatuak kasu askotan) erasoak ugaritu egin dira azken urteotan eta horrek ez ohiko segurtasun neurriak hartzera bultzatu du Gobernu Onerako Batzordea (hala deritzote karakol bakoitzeko Gobernu Organuari). Garai batean, 2008tik 2009ra bitartean, karakola ixtera heldu ziren. Geroztik oso gutxi dira hara heltzen diren nazioarteko behatzaile eta internazionalistak (gu han egon ginenean dozenaka heltzen ziren astero). Gainera, Gobernu Batzordea are hermetikoagoa bihurtu da eta zaila da eurengandik azalpenik jasotzea (ez ziren gure galderetako bati ere ez erantzunik emateko gai izan).

Iraultza perfektua burokraziaren oihanean galduta sumatu nuen, inoiz baino gehiago. Gerora kontatu izan digute EZLN, eta zapatistak oro har, hausnarketa prozesu batean murgilduta dagoela eta pausu erabakigarria ematear daudela. Horregatik isiltasuna.

Kontatutako guztiak eta han egindako lagunen arrasto txikiena ere topatu ez izanak asko desanimatu ninduen. Baina gauean, handik alde egin osteko plana prestatzen ari ginela, Salomon, Rene eta Orlando agertu ziren, 2005an ezagutuako mutiko koskorrak goitik beherako gizonen gorputzetan sartuak.

Solasaldi polita izan genuen, aspaldiko garaietako kontuak gogorarazi genizkion elkarri eta zalantza guztiak argitu zizkiguten, baita kaputxa belzdunek erantzuten jakin izan  (edo nahi) ez zituztenak ere. Horrek gure animoa apur bat altxarazi zuen.

Gora Zapata cabrones!

 

Involución zapatista

Ya que estábamos en Palenque nos pareció casi una obligación subir a Roberto Barrios. Roberto Barrios es el quinto caracol zapatista. Los caracoles son lugares que aglutinan y coordinan a los municipios y comunidades zapatistas de las diferentes regiones de Chiapas. Son cinco en total, todos ellos en territorio chiapaneco. Oventic, en las montañas de Los Altos; La Realidad, en la selva Lacandona; Morelia, selva Choj; La Garrucha, selva Tzeltal; y Roberto Barrios, en los del norte de Chiapas.

Había idealizado completamente mi estancia cinco años atrás por lo que tenía la esperanza de poder volver a saludar a la gente que allí conocí y, de paso, impregnarme un poco de esa retórica revolucionaria que tanto he criticado por fantasiosa y poco pragmática. El caso es que subimos, encontramos el camino, sorprendentemente asfaltado, y aun no tengo claro si fue la decisión correcta.

La situación allí es complicada, dramática me atrevería a decir. Durante los últimos años, partidarios del PRI y grupos paramilitares (creados y financiados en muchas ocasiones por el propio PRI) han incrementado sus ataques contra las comunidades zapatistas en resistencia y esa violencia ha llevado a las Juntas de Buen Gobierno (así se llaman los órganos de gobierno de los caracoles) a implementar las medidas de seguridad. Durante una buena temporada incluso (entre finales de 2008 y  2009), se vieron obligados a cerrar el caracol. Desde entonces ha habido un claro descenso en el número de observadores internacionales y brigadistas que llegan hasta “el caracol que habla para todos”. Y esa misma presión externa también ha provocado un efecto de hermetismo en el propio movimiento zapatista. Durante el tiempo que estuvimos allí las preguntas que les hicimos a los integrantes de la Junta no obtuvieron respuesta alguna.

Me pareció que, hoy más que nunca, la revolución perfecta se encuentra un poco perdida en su selva burocrática. Más tarde nos enteramos que el EZLN, y el zapatismo en general, se haya inmerso en un proceso de reflexión que derivará en una decisión importante. De ahí el silencio.

Por todo lo explicado y por la imposibilidad de contactar con la gente que conocí años atrás, acabé desanimándome un montón. Pero por la noche, cuando estábamos preparando el plan para los días posteriores, aparecieron Salomón, René y Orlando, unos de los chicos de la otra vez. Tres chicos que habían dejado de ser unos adolescentes imberbes para convertirse en unos hombretones hechos y derechos.

Tuvimos una bonita conversación, recordamos buenos momentos y, lo mejor de todo, nos aclararon muchas dudas que ni siquiera los hombres y mujeres de los pasamontañas negros supieron (o no quisieron) resolver. Todo ello nos subió los ánimos definitivamente.

¡Que viva Zapata cabrones!


Advertisements

3 thoughts on “Inboluzio zapatista

  1. MEXIKO LINDOOO!!!!
    Aupa majo! Orain Mexiko aldetik. Oso ondo. Zelan jaten da hortik? Pikante askorekin???
    Hemen dena nahiko ondo. Azkenean aprobatu dut anatomiako azterketa. Ordua zen.
    Beno bikote jarraitu ondo pasatzen eta argazki asko ateratzen.
    Besarkada bana Euskal Herritik

  2. Oraindik jarraitzen duzu pensatzen bizitza solo dela? Bloga hau hasi zenuenean horrela pentsatzen zenuen behintzat.

  3. A ver tu!!
    Bizirik al zagoz?
    Aspaldtitik zuen berririk gabe gaudela
    beno espero dut ondo egongo zaretela nahiz eta bilboko jairik gabe ez nago ziur hori esan dezakezuenik
    Bueno kalbillo faméliko bueltatuko zarenean bi postrekin egongo naiz zure zain

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s