Indarkeriaren apologia Oaxakan

P1100745

 

Nekagarria da bidaiatzea. Horretan aritu izan denak ondo daki. Neke fisikoa atseden hartuta edo ordu batzuk lo eginda ahaztu daiteke, baina neke psikologikoa gure burutik ateratzea lan zaila bilakatu daiteke. Oaxakara heldu ginenean (aurretik Tonala eta Puerto Aristatik ere pasa ginen) burua lehertzear nuen, akituta erabat.

Oaxaka (Estatuak ere izen bera dauka) oso hiri interesgarria da ikuspegi guztietatik begiratuta. Bertakoak ziren Benito Juarez politikari ospetsua baita Porfirio Diaz diktadorea eta haren aurkako mugimendua sustatu zuten Flores Magon anaiak (magonismoaren sortzaileak eta 1910eko iraultzaren abiarazleak). Azken hamarkada honetan Oaxaka hainbat aldiz ageri izan da mendebaldeko telebista kateetako albistegietan, 2006ko gertakari larriengatik batez ere. Lan baldintzen hobetzearen alde greban zeuden ehunka irakasleri gogor oldartu zitzaien poliziak. Ondorioz, 300 gizarte erakunde baino gehiagok APPO (Oaxacako Herrien Asanblada) sortu zuten. APPOk Ulises Ruiz Estatuko gobernadorearen dimisioa eta auzitaratzea lortzeko borrokari ekin zion. Poliziari ehunka manifestari kolpatzeko eta jazartzeko agindua ematea egozten diote Ruizi. Protestetan 6 lagun hil ziren, Brad Will Indymediako kameralaria tartean, eta hainbat erakundek giza eskubideen urraketak salatu zituzten, hala nola bortxaketak eta torturak.

Borroka haren ohiartzunak Oaxakako kaleetan dirau oraindik ere. Bidegabekeriak ez baitira amaitu. Azken gertakari latza San Juan Copala komunitatean jazo da. Paramilitarrek herrixka hartu eta bertako bizilagunak (triki indigenak) barruan preso izan zituzten apirilean. Gobernadorearen utzikeriaren aurrean ehunka lagunek elkartasun karabana egin zuten Copalako herritarrei laguntza eta janaria eramateko. Paramilitarrek armaz eraso egin zioten auto karabanari eta bi lagun hil zituzten, Bety Cariño mexikarra eta Jyri Jaakkola finlandiarra, giza eskubideen aldeko aktibistak biak. Dena den, giroa lasaia da hirian, Chiapasen bezala, lasaiegia, aspergarria ia beroa dela eta. Gustuko dut Oaxaka, bizirik dagoen hiria da. Heldu eta berehala harrapatzen zaituen horietakoa,  berezko izaeraduna, alegia. Eta izaera hori gauza askok ematen diote baina artea eta gastronomia dira, agian, nabarmenenak. Jaki ugari dastatu genituen merkatu nagusian. Tlayudak (mexikar pizza ere deitzen diete), mole gorria, mole beltza, tasajoa, baita “chapulin” famatuak ere, zapore gabeko matxinsalto pikanteak. Artea ere oso presente dago hiriaren izaeran. Zeramika beltza, oihal eta larru landuak… baina guri beste bi gauza deitu ziguten arreta: alebrijeak eta heriotzaren kulturari loturiko artisautza. Burezurrak eta eskeletoak nonahi ageri dira denda eta etxeetan eta La Catrina (Jose Guadalupe Posadak sorturiko eta Diego Rivera pintoreak bataiatutako figura) ikur bihurtu da dagoeneko. Alebrijeak, ordea, animalia edo alegiazko izakiak erreproduzitzen dituzten figurak dira, egur zati bakarraz landuak eta kolore biziz apainduak. Oso figura politak lor daitezke peso gutxi batzuen truke San Antonio de Arrazola deituriko herri txiki batean, Oaxakatik kilometro gutxi batzuetara. Baina aurrekontu handiagoa dutenek ere maisulanak topa ditzakete arazo handirik barik. Hain izan zen handia zapore eta artisautza eztanda ezen hiritik alde egitera erabaki baikenuen, atseden bila jarraitzeko asmoz. Hondartza ala mendia? Zergatik ez biak… San Jose del Pacifico izeneko herritxoan amaitu genuen, mendialdean, hiriaren eta kostaldearen bide-erdian. Tokia inguruko basoetan hazten diren onddoengatik da ezaguna eta azken urteotan naturak ematen dituen altxor fungikoetaz gozatzea nahi duten europar zein amerikar gaztez bete egin da, hau da, lekutik mugitu gabeko bidaia on baten bila doazen horietaz bete da. Bertako bizilagunek bisitariei saltzen dizkieten onddo eta marihuana kukuluak bilatu eta landatzen dituzte. Zoritxarrez, hara heldu ginenean ez zen onddo garaia, hortaz, gau bakarra pasatu eta Puerto Escondidoko hondartzetara abiatu ginen. Egun lasaiak pasa genituen bertan, lasaiak baina tirabiratsuak. Lasaiak hondartzaz eta itsasoaz disfrutatu ahal izan genuelako baina tentsio handikoak Eugek mexikar askorengandik (gizonezkoengandik) jasan behar izan zituen hitz eta jarrera matxistengatik.

Ezustean, egun batetik bestera, hondartzara joatea ezatsegina egin zitzaion. Mexikarrek (Latinoamerikako beste herrialde askotan bezala) praka motzak eta kamiseta jarrita bainatzeko ohitura dute eta bikinia daraman emakume gazte eta polit bat ikusten dutenean hormona leherketa jasaten dute, beren burua kontrolatzea galarazten dien leherketa. Eugek muxu hegalari mordoa jaso zuen egun gutxitan eta tipo batzuk gauza lizunak esatera heldu ziren, nire ondoan egonda ere. Ez dut inoiz esango naturismoaren defendatzaile sutsuena naizenik, baina ez dut uste uretan sartzeko goitik behera jantzita joan behar dugunik ere.

Hiriburura itzuli ginen kostaldearekin apur bat desengainatuta eta heldu ginenean baino nekatuago, lo egiteko tokia topatzeko errutinaz zeharo nazkatuta. Azken geldialdia egin genuen Oaxakan Pueblara abiatu aurretik. Mexikoko egunak amaitzear zeuden. Une hartan etorri zitzaidan burura post honen titulua: “Indarkeriaren apologia”. Autobus terminalean 60 urte inguruko gizon nazkagarri batek geratzen zitzaidan pazientzia apurra agortu zuen (eskerrak Euge ni baino lasaiagoa dela). Motxila bizkarrean, izerditan blai -eguzkiak gogor jotzen baitzuen-, eta sekulako begi-zuloak aurpegian, astiro-astiro sartu ginen geltokian. Itxura eskasa genuen, ezin esan erakargarri edo sexy sentitzen ginenik. Baina jende arraroa dago mundutik, oso arraroa. Gure ondotik pasatzean muxu higuingarri bat bidali zion Eugeri zerri hurak, zarata eta guzti. Soinu hura gogoratze soilak oka egiteko gogoa dakarkit. Gaixoa, ez zekien sutan jartzear geundela. Buelta eman eta sekulakoak bota nizkion, bota beharreko guztiak eta gehiago. Gustura geratu nintzen eta tipoa, erabat txundituta, gauza bakarra zezeltzeko gai izan zen: “Baina ni… ni halakoa naiz eta”. Egia zioen gizonak, halakoxea zen.

Apología de la violencia en Oaxaca

Viajar cansa, quien haya viajado mínimamente lo sabe bien. Uno puede olvidar el agotamiento físico descansando un rato,unas horas o incluso unos días, pero borrar el cansancio psicológico puede ser tarea difícil. Cuando llegamos a Oaxaca, previo paso por Tonalá y Puerto Arista, mi cabeza estaba empezandose a agotar en serio. Oaxaca es una ciudad (capital de la provincia homónima) super interesante desde cualquier punto de vista. Cuna de Benito Juarez y los hermanos Flores Magon (precursores del “magonismo” y la revolución de 1910), opositores a la dictadura del también oaxaqueño Porfirio Díaz, durante la última década Oaxaca salto a la actualidad informativa por los violentos sucesos de 2006.

A raíz del violento intento de desalojo de varios profesores que protestaban por su precaria situación laboral, más de 300 organizaciones sociales se agruparon en la Asamblea Popular de los Pueblos de Oaxaca (APPO). La APPO inició entonces una larga serie de movilizaciones para conseguir la salida del gobernador Ulises Ruiz, responsable de actos de represión y violaciones de los derechos humanos contra cientos de manifestantes. 6 personas murieron por disparos o golpes de la policía federal, entre ellos el cámara de Indymedia Brad Will. Los ecos de aquella lucha se oyen aun en las calles de Oaxaca, ya que las injusticias no han cesado aun. El último suceso trágico ocurría en abril en la comunidad de indígenas triquis San Juan Copala. Grupos paramilitares tomaban el pueblo convirtiéndolo en una gran prisión. Como consecuencia, y en respuesta a la pasividad del gobernador, cientos de personas organizaron una caravana solidaria para llevar ayuda y alimentos a los vecinos apresados. Al acercarse a Copala los paramilitares emboscaron la caravana y dispararon contra los vehículos que la conformaban hiriendo a varias personas y matando a la mexicana Bety Cariño y el finlandés Jyri Jaakkola, ambos activistas por los derechos humanos. A pesar de todo, la atmósfera en la ciudad, al igual que en Chiapas, es tranquila, casi soporífera debido al insoportable calor.

Me gusta Oaxaca, está viva. Es una de esas ciudades que te enganchan al instante, que tiene personalidad propia. Una personalidad ganada entre otras cosas, por su particular (y picante) gastronomía. Probamos las tlayudas (tambien llamadas las “pizzas mexicanas”, el mole rojo, el tasajo y hasta los chapulines, insípidos y crujientes saltamontes bañados en chile. Otra de las identidades propias de Oaxaca estriba en su artesanía. Las cerámicas negras, las telas, los cueros… pero a nosotros nos llamaron la atención dos cosas por encima de todas las demás: los alebrijes y la artesanía relacionada con la cultura de la muerte. Calaveras y esqueletos adornan los rincones de muchas tiendas y La Catrina (figura creada por José Guadalupe Posada y bautizada por el muralista Diego Rivera) se ha convertido ya en un símbolo. Los alebrijes, en cambio, son figuras de animales o seres imaginarios hechas en madera y pintadas con colores alegres y vibrantes y pueden conseguirse por unos pocos pesos en un pueblito de las afueras de Oaxaca llamado curiosamente San Antonio de Arrazola. Quienes cuenten con un presupuesto más elevado, pueden conseguir verdaderas obras de arte.

La clase gastronómica y artística fue intensa y hasta apasionante, pero unos días en la ciudad bastan para querer escapar de nuevo a ambientes más desahogados. ¿Monte o playa? Por qué no ambos. Aterrizamos en San José del Pacífico, un pueblito en la montaña entre la capital y la costa. El pueblo es conocido por sus hongos y por haberse convertido en destino de muchos jóvenes que, llegados de cualquier parte del mundo, buscan tranquilidad, naturaleza y un buen viaje fúngico. Los lugareños recolectan hongos alucinógenos y cultivan marihuana que después venden a europeos y americanos por igual. Desgraciadamente para nosotros cuando llegamos no era temporada de hongos por lo que decidimos continuar viaje hasta las playas de Puerto Escondido donde pasamos unos días tranquilos a la par que tensos. Tranquilos por la playa y la quietud del lugar, pero tensos a la vez por las babosas actitudes de los mexicanos hacia Euge. De repente, ponerse en bikini en la playa comenzó a resultar para ella un ejercicio desagradable. Los mexicanos (y la mayoría de los latinoamericanos salvo chilenos, brasileños y argentinos acostumbran a bañarse con pantalón corto y camiseta, por lo que ver a una blanquita (sudamericana también, pero blanquita) en bikini provoca en muchos de ellos una explosión hormonal difícilmente refrenable. Muchos le lanzaban besos y otros directamente le hacían comentarios de lo más babosos. No es que me considere el mayor defensor del nudismo, pero tampoco creo que haya que vestirse para bañarse en el mar.

Volvimos a Oaxaca capital un tanto decepcionados con la costa y más agotados de lo que llegamos, hartos en parte de la interminable rutina de andar buscando alojamiento un día tras otro. Hicimos una última escala en la ciudad previo viaje a Puebla. Los días en México se estaban agotando. Fue entonces cuando me vino a la cabeza el titular de este post: “Apología de la violencia”. En la terminal de buses un viejo verde acabó definitivamente con mi paciencia (por suerte Euge es mucho más tranquila). Cargados con las mochilas, sudorosos por el pegajoso calor y con mucho sueño por la mala noche que pasamos en aquel hostal de cuarta, parecíamos cualquier cosa menos guapos… mucho menos sexys. Pero hay gente para todo. Aquel asqueroso le lanzó un chirriante beso a Euge. Solo recordar aquel sonido me dan nauseas. Pobre, no sabía que veníamos cargaditos. Le solté tal cantidad de improperios y amenazas que el tipo completamente estupefacto por mi reacción solo alcanzó a balbucear: “Yo… es que soy así”. En efecto, el era así.

Advertisements

One thought on “Indarkeriaren apologia Oaxakan

  1. ¡Qué manera de reírme, Iban! Con los relatos sobre el asedio a Euge. Me imagino…Tan blanquita y bonita…
    Los extraño ¡Un beso grande!
    pd. En algún momento quizás pueda responder en euskera, quien sabe…Por el momento estoy adivinando que opción del menú de abajo corresponderá a publicar/ compartir o algo así, jajaja.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s