Pueblako tortak eta Taxcoko vochoak

puebla1Oaxaca atzean utzi behar izan genuen DF-ra hurbiltzen joateko eta hurrengo geldiuneak Pueblan utzi gintuen. Puebla hiri historikoa da Mexikoren bilakaera garaikidean. 1910eko iraultzak Porfirio Diazen errejimena garaitu eta burgesiak Estatuko instituzioetan zuen nagusitasuna errotik aldatzea lortu zuen.

Erregeordetzaren garaian Popocatepetl sumendiaren babespean altxatutako hiri hau Nueva Españako bigarrena izatera heldu zen bere kokapen estrategikoari esker, Mexiko Hiriaren eta Verakruzeko portuaren artean baitago.

Gaur egun hiri lasaia eta nahiko kontserbadorea da. Patxadaz bizi dira pueblatar dotoreak. Eta gu, testuingurura egokitzeko, Ritz Hotelean ostatu hartzea erabaki genuen. Aupa gu! Baina ez pentsa luxuz inguratuta geundenik, ez. Ritz Hotela maila baxuko ostatu umila da, pueblatar bikote sutsuek beren maitasuna elkarri erakusteko aukeratzen dutena. Izan ere, plazer oihuak hain ozenak ziren ezen telebista entzun ahal izateko bolumena goraino igo behar izaten genuen.

puebla4Pueblak ondare historiko oparoa dauka. Aipatzekoa da, adibidez, katedrala, Antzoki nagusia edota Panpinen Etxea, pueblatar barrokoaren erakusgarri onenetakoa eta istorio berezi bat duena. Etxea XVIII. mendean eraiki zuen Agustin de Ovando y Villavicencio alkate eta errejidoreak, nahiz eta bera ez zen sekula etxean bizi izan. Fatxada keinu isekaria duten hainbat panpinek apaintzen dute. Tradizioak dioenez, panpin horiek etxea eraikitzearen aurka (udaletxea baino altuagoa zelako) agertutako zinegotzien irudiak ziren. Azkenean, De Ovandok ez zuen etxea aurrez aurre zuen udaletxea baino gorago altxatu baina mendeku txikia hartu zuen azulejuzko figurak fatxadan jarrita.

puebla2Dena den, ez zen arkitektura izan hiri honetan gehien xarmatu gintuena, pueblatar “tortak” baizik; gosaltzen, bazkaltzen eta afaltzen genituen otarteko borobil izugarriak. Puebla burura datorkidan bakoitzean bokata horiek gogoratzen ditut. Badakit friboloa edo barregarria irudi lezakeela, baina hala da.

Eta Pueblatik Tiberio txerria baino potoloago irten aurretik Cuernavacara joatea pentsatu genuen. Ez zen erabaki ona izan ez baikenuen gauza handirik topatu. Hori bai, lezio txiki bat ikasi genuen hippiei buruz. Ez da egia beren eskulanak edozein plazatan salgai jar ditzaketena, leku guztietan bezala, artisauen artean ere jerarkiak daude eta guk, gure gauzatxoak saltze aldera, Cuernavacako artisau azokako nagusiarekin berba egin bagenuen ere, berak “pentsatu” egingo zuela esan zigun. Guk ere ondo pentsatu genuen eta gure denbora hobeto inbertitzea erabaki genuen.

Taxco, Argi Hiria

Taxco 5Cuernavacatik ordu eta erdira, Guerrero Estatuan, Taxco de Alarcon dago, Argi Hiria bezala ezaguna dena. Inguruetan meategi ugari izanik, zilargintzarekin lotura handia izan du beti Taxcok. Kale mehar eta aldapatsuek eta eraikin neobarrokoek paisaia bitxia sortzen dute. Atsegina da norabiderik gabe ibiltzea eta bazter guztietatik galtzea. Hiriaren panoramarik onena Taxcoko Kristoaren behatokitik ikusten da. Santa Priscako elizaren bista itzela da eta han behean kale guztietatik gora eta behera “vocho” zuriak (Mexikon taxi gisa erabiltzen diren Volkswagen ‘kakalardo’-ak) ageri dira. Zomorroak aipatuta, gogora datorkit ura erostera sartu ginen denda hura. Dendari jatorrak zimitzez (hemiptera) beteriko poto bat erakutsi eta probatzeko eskaini zizkidan inguru hartan ohikoa baita zimitzak mokadu bezala jatea, pipak jaten dituena bezala. Oaxacan matxinsalto pikanteak (txapulinak) dastatzeko aukera izan genuen baina hilik zeuden, eta frijituta, baina zimitz ez ginen ausartu. Bizirik zeuden gainera!

bocho1Bizirik ez zeudenak egun pare bat lehenago Taxcoko meatze batean hobi komun batean aurkitutako 55 lagunak ziren. Zoritxarrez, desagerpenak eta hilketak eguneroko ogi bilakatu dira Mexikon azken hamarkadetan eta Guerreron ere gogotik sufritzen dute Narkoaren indarkeria. 2009tik 100 lagun baino gehiago desagerrarazi ditu Estatu horretan Gerlari Batuak deituriko kartelak, Beltran Leyva kartela zenaren adarrak. Biktima gehienak sindikalistak edo erakunde sozial eta politikoetako militanteak dira.

Baina utz dezagun gai hau alde batera Taxco begirada alaia merezi baitu.

(*) Taxcon egon eta 4 urtera Gerlari Batuak kartelak Ayotzinapako Landa Eskola Normaleko 43 ikasle bahitu eta erail zituen Iguala herrian (Guerrero Estatua). Ez gaude denok! Ayotzinapako 43ak falta zaizkigu!

Tortas poblanas y vochos taxqueños

Taxco 10Dejamos atrás Oaxaca para ir acercándonos al DF y nuestro siguiente destino fue Puebla, cuna de la revolución de 1910 que acabó con el régimen del general Porfirio Díaz y generó importantes transformaciones en México, donde existía una supremacía de la burguesía sobre las instituciones del estado.

Durante la época virreinal, la ciudad de Puebla, erigida a las faldas del volcán Popocatepetl, llegó a ser la segunda ciudad en importancia de la Nueva España, gracias a su ubicación estratégica entre la Ciudad de México y el puerto de Veracruz.

Hoy en día es una ciudad tranquila y conservadora en la que se vive a un ritmo tranquilo. Estando en semejante marco y para no desentonar, decidimos alojarnos en el mismísimo Hotel Ritz, que en lugar de un lujoso hotel resulto ser un modesto alojamiento donde las parejas pagaban unos pocos pesos para conseguir un poco de intimidad y desatar la fogosidad reprimida en público. Los gritos y gemidos eran tan fuertes que había que subir bastante el volumen de la televisión para poder escucharla.
puebla5Puebla cuenta con un rico patrimonio histórico entre el que destacan su catedral, el Teatro principal o la Casa de los Muñecos, uno de los mejores ejemplos de la arquitectura barroca poblana y un edificio con una curiosa historia. La casa data del siglo XVIII y fue edificada por el regidor y alcalde Agustín de Ovando y Villavicencio; aunque el dueño nunca vivió en esa casa. En su fachada resaltan unas figuras con muecas de burla que, según la tradición, representan a los concejales que se oponían a la construcción de esta casa porque el propietario quería que fuera más afta que las casas consistoriales del gobierno.

Puebla 7Sin embargo, no fue la arquitectura lo que nos cautivo de esta elegante ciudad, sino las increíbles tortas poblanas; unos bocadillos redondos que desayunábamos, comíamos y cenábamos y no podíamos dejar de engullir. Pienso en Puebla y lo primero que me viene a la cabeza son sus deliciosas tortas. Si, lo sé, puede parecer frívolo o ridículo, pero es así.

Antes de salir de Puebla rodando como bolas, decidimos mudarnos a Cuernavaca donde ciertamente, no encontramos nada digno de mención. Eso si, aprendimos que eso de que los artesanos hippies pueden vender sus creaciones allí donde haya una feria no es del todo así. Como en todo ámbito, en el de los artesanos también hay jerarquías. Nosotros queríamos exponer las cositas que habíamos ido haciendo durante el viaje para sacar un poco de dinero con el que poder seguir viajando y a pesar de que hablamos con el jefe de la fería de la plaza principal de la ciudad, éste nos dijo que se lo iba a pensar y que le preguntáramos al día siguiente. Al día siguiente, evidentemente, hicimos otros planes.

Taxco, Ciudad Luz

Taxco 4Cerca de Cuernavaca, en el vecino Estado de Guerrero, se encuentra la preciosa ciudad de Taxco de Alarcón, también llamada Ciudad Luz, antigua zona de explotación minera dedicada actualmente al turismo y la venta de platería. Su casco histórico empinado y sus edificios neobarrocos conforman un curioso paisaje. Pero desde donde mejor se aprecia la ciudad en su verdadera dimensión es desde el mirador del Cristo de Taxco. Las vistas de la Iglesia de Santa Prisca son guapísimas, allá abajo las calles aparecen salpicadas por decenas de simpáticos ‘vochos’ blancos (Volkswagen ‘escarabajo’ empleado en todo México a modo de taxi).

Hablando de escarabajos, entramos a comprar agua en una tiendita y la tendera nos dió a probar chinches vivos (hemipteras), un snack comun entre los lugareños. Así como en Oaxaca no desaprovechamos la ocasión de probar sus famosos chapulines con chile, esta vez no nos animamos a probar los chinches, ¡y encima vivos!

bocho3Quienes no estaban vivos precisamente eran los 55 cuerpos que en esos días habían encontrado en una fosa comun en una mina de Taxco. Las desapariciones forzosas y los asesinatos son el pan de cada día en México, y Guerrero no es ajeno a la violencia del Narco. Desde 2009 una rama del extinto cartel de los Beltrán Leyva llamada los Guerreros Unidos ha sido identificada como responsable de más de 100 personas en el Estado, la mayoría de ellas sindicalistas o miembros de organizaciones políticas y sociales comprometidas.

Pero dejemos este tema para otra ocasión porque Taxco se merece una mirada alegre.

(*) 4 años después de visitar Taxco 43 estudiantes normalistas de la Escuela Normal de Ayotzinapa fueron secuestrados y asesinados en la cercana localidad de Iguala (en el Estado de Guerrero), presuntamente por el cártel Guerreros Unidos.‪ ¡No estamos todos! ¡Nos faltan los 43 de Ayotzinapa!

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s