Mexiko eder eta maitea!

DF 22 - Zócalo

Jorge Negreteren kanta ezagunak dioen moduan, “Voz de la guitarra mía, al despertar la mañana, quiere cantar su alegría, a mi tierra mexicana”. Gitarrarik ez neraman baina Mexiko Hirira iritsi ginen goiz hartan pozez kantatuko niokeen nire Mexiko maitatuari“DFn gaude, bazen garaia redios”pentsatu nuen Hegoaldeko Autobus Terminalera heltzean. Ezagutzen nuen aurretik Mexiko Hiria eta gogo asko nituen Eugek ezagutu zezan toki berezia delako niretzat. 2005ean bisitatu nuen lehen aldiz eta dimentsio berri batean emandako lehen pausoa izan zen. Orduan Txiapasen egindako lagunak mantentzen ditut oraindik Latinoamerikan barreiaturik. Horietako bat da Dulce, gure Dulce gozoa.

DSCN1331Bost urtetan kasik harremanik izan ez arren etxekoak bagina bezala hartu gintuen. Bere salako sofan hotelik finenaren suite handienean baino erosoago sentiarazi gintuzten Dulcek eta bere amak, Dulce Amak. Etxe berezia da Jose Revueltas kaleko hori. Goizean goiz Blas zakurtzarrak (Blaise Pascal matematikariaren omenez jarri zioten izena, Matematikak oso toki berezia baitu familia horretan, baita animaliek ere) milika batez esnatzen gintuen, musuka agurtu nahi bagintu bezala, Mexikoko selekzioak Hegoafrikako Munduko Kopan egin behar zuen debuta gal ez genezan. Apurka etxeko katuak ere agertzen hasten ziren, nagiak ateraz. Osaba Lamberto etxera heldu eta inoiz jan ditudan “quesadilla”-rik onenak prestatzen zizkigun gosaltzeko. Etxean geunden!

Astebetean gauza asko egin daitezke Mexikoko hiriburuan, baina enaiz zerrendatzen hasiko, horretarako gidaliburuak baitaude. Guk bisita xumeagoak, kutunagoak, mexikarragoak hitz batean, egin genituen. Xochimilcoko kanal bitxiak, Coyoacan auzoa, Frida Kahloren etxe biak, Diego Riveraren muralak, Zocalo harrigarria, katedrala, sakristia, Arte Ederren Museoa…

UNAMeko lagunak gogoan
Unibertsitatera txangoa egin genuen ere, Arkitektura fakultatea ezagutzera eta aspaldiko lagunen  bila. Batzuk ez genituen topatu eta beste batzuk ez ditugu sekula berriz topatuko. 2005ean UNAMen lehenbiziko aldiz egon ginenean FARC-EPekiko elkartasun taldeko ikasleak ezagutzeko eta P1110312Filosofia eta Letren fakultatean zuten bulegotxoan egoteko plazerra izan genuen. Sorenek eta Fernandok aurrera zeramatzaten borroka internazionalisten inguruan hitz egin ziguten. Hiru urte geroago, 2008ko otsailean, Ekuadorrera joan ziren Juan, Veronica eta Lucia kideekin batera prozesu bolivartarren inguruko biltzar batean parte hartzera. Biltzarraren ostean oihanera joan ziren, FARC-EPk Ekuadorko iparraldean (Sucumbios probintzian, Kolonbiako mugatik gertu) altxatua zuen nazioarteko harremanetarako Bake kanpamentura. Bertan zeuden gerrilarietako bat Raul Reyes buruzagi eta nazioarteko arduraduna zen eta Kolonbiako intelijentziak horren berri jaso zuen nonbait. Hartara, nazioarteko legedia berariaz urratuz, Uriberen Gobernuak kanpamentua bonbardatzea erabaki zuen martxoaren 1ean, gerora Fenix izenez ezagun egindako operazioan.

Gauez eginiko bonbardaketan Kolonbiako Armadak 25 lagun erail zituen, tartean Raul Reyes eta bost ikasle mexikarretatik lau; Lucia bizirik irten zen eta gaur da eguna sasian jarraitzen duena Kolonbiak bilatu eta atxilotzeko nazioarteko agindua eman baitzuen haren aurka. Ez nituen gazteak asko ezagutzen, arratsalde batez baino ez ginen kontu kontari ibili. Haiek, Mexikoko eta Kolonbiako egoeraz; gu, Euskal Herrikoaz. Hala ere, haien izenak hainbat herrialderen artean gatazka diplomatikoa eragin zuen gertakari baten biktimen zerrendan ikusteak barrenak astindu eta sentipen goibel arraroa utzi zidan.

Afalostekoak

Gertakari tragikoak alde batera utzita, oso oparoak izan ziren Tenochtitlan zaharrean eginiko egunak. Bidaia osoko Zizeronik onena izan zen Dulce, zalantzarik gabe. Miguelito iparraldeko lehengusua ere etxean zuela aprobetxatuta irteera ugari egin genituen. Zapatisten zentro batera eraman gintuzten behin eta Txiapasen izandako bizipen gazi-gozoak berriz interpretatzeko hainbat gako eman zizkiguten bertan.
Batera eta bestera ibili ginen hirian, baina etxeko egonaldiak ere asko disfrutatu genituen. Dulce Amak sekulako hitzaldiak ematen zizkigun gauero. Irakaslea izanik, P1110510Mexikoko errealitatearen diagnostiko zorrotza egin zigun ikasleen eta irakasleen arteko harremanak ardatz hartuta. Hezkuntzaz, Mexikar jendarteak sufritzen duen indarkeriaz, politikarien ustelkeriaz eta, oro har, bizitzaz aritu ginen afalosteko tertulia luzeetan.

Berbatiak dira oso etxe horretan. Haien artean bakarrik ez, baita etxeko animaliekin ere. Blasekin sekulako elkarrizketak izaten zituen Dulcek, eta harrigarria badirudi ere, txakurrak arretarik galdu gabe aditzen zion. Ildo beretik, katuekin izandako pasarte bitxi bat kontatu nahi dut. Katuetako bat alproja hutsa egina zegoen eta gauero konpainia bila irteten zen auzoko teilatuetara. Orduak eta batzuetan egunak ere ematen zituen etxetik agertu gabe. Bada, Dulcek beste katuetako bati serio eskatzen zion, mesedez, kidearen bila irten eta elkarrekin etxera bueltatzeko. Ikusi genuen lehen aldian ezin genuen sinistu. “Ezinezkoa da”, genioen elkarri. Baina ez, gauero-gauero katu bat bestearen P1110552bila irten eta etxera ekartzen zuen bueltan, jabeak hala eskatuta. Gizaki askok baino ulermen maila altuagoa erakutsi ziguten katu horiek.

Baina ipuin guztiak bezala, gurea ere amaitu egin zen. Buenos Airesen abiatu eta milaka kilómetro eta 16 hilabetebe geroago Mexikora iristea lortu genuen. Tartean, hamaika bizipen ahaztezin eta ahaztu nahiko nituzkeen bakan batzuk ere, zertarako ukatu. Itzulera luzea genuen aurretik artean. Izan ere, buelta bortitzegia izan ez zedin Mexikotik Boliviara joatea pentsatu genuen, apurka Argentinara iritsi eta handik Euskal Herrirako bidea hartzeko. Baina hamar hilabete lehenago Bolivia munduko herrialderik miresgarriena iruditu bazitzaidan, oraingoan oso bestelako traza hartu behar nion. Pazientzia eta harritzeko gaitasuna agortuta bidaiatzearen ondorio compañer@!

México lindo y… dulce, muy dulce!

DSCN1329Como dice la famosa canción de Jorge Negrete, “Voz de la guitarra mía,
 al despertar la mañana, quiere cantar su alegría, a mi tierra mexicana”. No llevaba guitarra pero aquella mañana que llegamos al Distrito Federal sentí unas inmensas ganas de “cantarle mi alegría” a mi querida tierra mexicana. “Hemos llegado al DF. ¡Ya era hora redios!”, pensé cuando llegamos a la Terminal de Autobuses del Sur.

Conocía un poco México de un viaje realizado cinco años atrás y por eso precisamente, por la preciosa experiencia vivida, tenía muchas ganas de que Euge también lo conociera. De aquel primer viaje de 2005 a Chiapas tengo un recuerdo mágico y los amigos y amigas que hice entonces aun los mantengo, repartidos por Latinoamérica. Una de ellas es Dulce, nuestra Dulce.

A pesar de que en los últimos cinco años no habíamos mantenido demasiado contacto, nos acogió en su casa como si fueramos de su familia. Tanto ella como su madre, Mamá Dulce, el abuelito, Lalo y el primo Miguelito (que se encontraba en el DF pasando una temporada), hicieron que en el sofá del salón nos sintiéramos más cómodos que en la mejor suite de cualquier hotel cinco estrellas. Cada mañana temprano, Blas, el perro de la casa (lleva su nombre en honor al gran matemático Blaise Pascal. Y es que la Matemáticas tienen una gran importancia en ese hogar), nos depertaba a lametones no nos fuéramos a perder los primeros partidos de la selección mexicana en el Mundial de Sudáfrica. Poco a poco aparecían saludando también los gatos de la casa y el “abuelito” Lamberto nos preparaba el desayuno y las mejores quesadillas que he comido nunca. Definitivamente, estábamos como en casa.

P1110395En una semana se pueden hacer muchas cosas en la capital de México, pero no voy a empezar a enumerarlas que para eso ya están las guías de viaje. Nosotros tratamos de intercalar las visitas a los lugares más populares con otras más íntimas, más buscadas, no tan obvias. Visitamos la Universidad Autónoma (UNAM), los pintorescos canales de Xochimilco, el barrio de Coyoacan, la Cineteca Nacional, pero tambien las dos casas de Frida Kahlo, el imponente Zócalo, la Catedral y su hermosa sacristía y los increíbles murales de Diego Rivera.

Los estudiantes de la UNAM en el recuerdo

En nuestro paso por la UNAM, en el que no pudo faltar la visita a la facultad de Arquitectura, tratamos de encontrar a algunas de las personas que conociera un lustro atrás. De algunos encontramos referencias enseguida; a otros no los volveremos a ver jamas.

En aquella primera visita de 2005 a la Facultad de Filosofía y Letras tuvimos la suerte de conocer a los chicos del grupo de Solidaridad con las FARC-EP que trataban de difundir una visión del conflicto colombiano que contrasta fuertemente con la de los mass-media, generalmente dados a intoxicar a la opinión pública. Soren y Fernando nos hablaron de las luchas internacionalistas que su grupo estaba llevando a cabo. Tres años después de aquel encuentro, en febrero de 2009, Soren y Fernando -junto a Juan, Verónica y Lucía- viajaron a Ecuador a participar en una cumbre internacional sobre procesos bolivarianos. Al término del evento, los cinco se desplazaron a la provincia de Sucumbios, en la selva ecuatoriana (en el noreste del país, cerca de la frontera con Colombia), donde las FARC-EP habían P1110293levantado un campamento de Paz de relaciones internacionales. Entre los guerrilleros desplazados hasta aquel campamento se encontraba Raul Reyes, responsable del aparato de relaciones internacionales de la guerrilla. Al parecer, este hecho trascendió a la inteligencia del Gobierno de Álvaro Uribe, quien en una flagrante violación de todas las leyes internacionales sobre soberanía, bombardeó el campamento el 1 de marzo en la que posteriormente se ha conocido como operación Fenix.

A consecuencia de aquel bombardeo murieron 25 personas, entre ellas Raul Reyes y cuatro de los cinco estudiantes mexicanos; Lucía, que resultó herida, consiguió salir con vida de aquella masacre aunque desde entonces permanece en paradero desconocido debido a la orden de busca y captura internacional emitida por la Justicia colombiana.

Es cierto que no conocía a aquellos muchachos más allá de aquella tarde en la que compartimos unos minutos de charla. Ellos nos contaron acerca de la situación de México y Colombia; nosotros, sobre Euskal Herria. Sin embargo, ver sus caras entre la lista de víctimas de aquel acto que generó un conflicto diplomático de grandes dimensiones me revolvió el estómago y me dejó un amargo sentimiento de tristeza e impotencia.

Largas sobremesas

Pero dejando de lado ese trágico suceso, nuestra estancia en la vieja Tenochtitlan fue espléndida. Dulce fue, probablemente, el mejor Cicerón de todo el viaje. Aprovechando la presencia del primo Miguelito hicimos varias salidas. Nos llevaron a un centro zapatista en el que nos dieron varias claves para interpretar mejor la situación del Zapatismo y nos quitaron ese sabor agridulce que Roberto Barrios nos había dejado. Anduvimos por la ciudad de aquí para allá, pero también disfrutamos mucho de los ratos en casa. Mamá Dulce, profesora de instituto, nos ilustraba cada noche con su preciso diagnóstico de la realidad mexicana tomando como eje las relaciones entre docentes y alumnos. En aquellas interminables sobremesas hablamos de educación, de la violencia que sufre la sociedad, de la corrupción política y de la vida en general.

Xochimilco

 

Les encanta platicar en esa casa. Pero no sólo entre ellos, también con los animales. Dulce mantiene largas conversaciones con Blas y, aunque pueda parecer increíble, el perro la mira con mucha atención durante todo el tiempo.

En esa misma línea, quiero contar una asombrosa historia que durante varias noches pudimos ver con nuestros propios ojos. Uno de los gatos era un auténtico golfo que salía cada noche por los tejados del barrio en busca de compañía. A veces, se podía pasar días sin aparecer por casa. Pues bien, Dulce buscaba a otro de sus compañeros gatunos y le pedía seriamente que saliera a buscarlo y lo trajera de vuelta. La primera vez que la vimos hablando de ese modo a los gatos creímos que se trataba de una broma. Pensamos, “es imposible”. Pero no, no lo era. Cada noche Dulce le pedía al mismo gato que saliera en busca del otro y al rato los dos volvían juntos. Aquellos gatos demostraban un nivel de comprensión muy superior a muchos humanos.

DSCN1336Otra cosa que jamás olvidaré ocurrió apenas unos minutos después de llegar a aquella casa de la calle José Revueltas. Cinco años atrás me había dejado olvidada allí mi cámara de fotos analógica, con un rollo sin revelar. Ya casi ni me acordaba de aquello, pero asombrosamente al entrar, sobre la mesa, como si nunca la hubieran tocado, allí estaba la cámara. ¡Menuda sorpresa! Evidentemente, en cuanto pude, llevé el rollo a revelar y descubrí preciosos tesoros que hacía tiempo daba por perdidos.

Lamentablemente, los días pasaron y como todos los cuentos, el nuestro también llegó a su fin en México. 16 meses y miles de kilómetros después comenzaba el regreso. Entre tantos lugares y gentes, innumerables recuerdos imborrables y, por qué negarlo, también alguno que otro que preferiría olvidar. Pero todos ellos forman parte de este viaje que estaba apunto de acabar. Y digo a punto porque para que el retorno nos resultara más llevadero decidimos volar de México a Bolivia para ir acercándonos poco a poco a Argentina y desde allí si, emprender camino a casa. Sin embargo, si 10 meses antes Bolivia me había parecido el lugar más maravilloso del mundo, esta vez mi opinión resultaría completamente diferente. Gajes de viajar habiendo agotado la paciencia y la capacidad de asombro compañer@!

 

 

 

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s