Arrangura boliviarra

Cerro Rico, Potosi

Cerro Rico, Potosi

Etxera itzuli beharra nuen, Boliviak argi erakutsi zidan. Horrenbeste denbora bidaiatzen ibili ostean ez genuen bat-bateko amaierarik nahi, itzulera ere patxadaz hartu nahi genuen. Horrela hobe izango zela uste genuen, baina ez, oker genbiltzan.

Pazientzia aspaldi agortua daukazunean, toki miragarri bat beste baten atzean ikusi eta ahobete hortz geratu beharrean El Corte Inglesen kaltzontziloak erosten baino emozio gutxiago sentitzen baduzu, zerbait ez doa ondo zure buru horretan. Sekula ez nuke pentsatuko bidaiatzea hain nekagarria izan zitekeenik. Baina ez naiz neke fisikoaz ari, burukoaz baizik. Gainera, amore ematea asko kostatzen zaien “burukarratu” horietako bat bazara, eta ni banaiz, akabo bakea. Hori sentitzen baduzu, hona gomendio bat: Bolivia ez da tokirik egokiena zuretzat.

Hau guztia argi utzi nahi dut Bolivian pasatutako egunak gogora ekarri aurretik. Bolivia herrialde harrigarria da, zentzu askotan, eta gu bertatik kontrako ideiarekin atera baginen, gurea da ardura guztia, ez Bolviarena eta are gutxiago boliviarrena. Listo, orain bai, orain egurra ematen has naiteke xenofobo edo arrazista bezala agertzearen beldurrik gabe.

Cholitas, La Paz

Cholitas, La Paz

Hegazkina La Pazen lurreratu zen gauerdi aldera. Hegaldi luzea izan genuen, 20 bat ordukoa. San Josen (Costa Rica) egin genuen lehenengo eskala eta Liman (Peru) bigarrena. Egun batzuk Boliviako hiri nagusian pasa genituen gustura, gauza handirik egin gabe. Cochabambara ere sartu-irtena egin genuen eta Tinkuna zentro sozialean egon ginen neguko solstizioaren jaia ospatzen. Chicha trago batzuk hartu eta dantza apur bat egin genuen suaren inguruan quena,  zampoña eta danborren erritmora. Kristora ere igo ginen, baina oraingo honetan, Askapenako brigadako neskek izandako ezbeharra ekidin aldera,  teleferikoa hautatu genuen igotzeko.

Cambak eta collak

Izatez, Boliviako Estatu Plurinazionala da gaur egun herrialdearen izen ofiziala baina guk herri bakarra ezagutzen genuen, goi-lautadako indigenen ondorengoak nagusi diren hori, kitxuen eta aimarena.

Bolivian gutxienez 36 etnia edo herri ezberdin daude baina kitxuak, aimarak eta ekialdeko lurretako cambak, Beni, Pando eta batez ere, Santa Cruzeko departamentuetan (ilargierdi camba deritzona) gehiengo direnak. Arrazistek sailkapen dikotomikoa egin ohi dute sinplifikatzeko: collak eta cambak, indigenak eta mestizoak.

La Paz

La Paz

Azken hauek herrialdeko aberastasunaren zatirik handienaren jabe dira, meatzaritza eta petrolio ustiapenari esker. Morales presidentetzara heldu bezain laster oligarka santakruztarrak ezegonkortze makineria guztia jarri zuten martxan, herria zatitu eta beren interesen araberako Gobernua boterera emateko. Eskaera publikoa autonomia maila handiagoa bazen ere, azpian oso bestelako arrazoiak zeuden, ekonomikoak batik bat. Hamarkada luzez Banzer, Sanchez de Lozada, Mesa eta Quirogaren gobernu neoliberalei esker Boliviako baliabide natural guztiak arpilatzen eta multinazional atzerritarren eskuetan uzten ibili eta gero, ezin zuten onartu indio batek arauak aldatzea.

Jakina, ezin da esan Santa Cruzeko biztanle guztiak Morales gorroto dutenik, ezta mendebaldeko indigena guztiek maite dutenik. Guk, esaterako, lagun bat topatu genuen Santa Cruzen hitz on asko izan zituena presidentearen alde.

Hiri bezala arraro samarra da Santa Cruz. Zirkulazioa ingurabide eraztunetan antolatua dago baina eraikin gehienak baxuak direnez zaila da erdigunea topatzea. Hotela ez zegoen txarto baina auzoa beldurrezko filme batetik aterata zirudien beraz, kontu handiz irteten ginen gauez. Hirian bertan gauza gutxi egiteko eta Cheren bideari ekitea pentsatu genuen.

Cheren pausoen atzetik

Samaipatan egon ginen aurrenekoz. Herrixka ñimiñoa da baina xarmagarria, eta oso ezaguna kolonaurreko gotorleku bati esker. Chane kulturak altxatu zuen Inken inperioaren hedapenarekin batera eta gotorlekua baino kokaleku erlijiosoa izan zela uste dute adituek. Labar-arkitektura lanik handiena omen da mundu osoan.

Samaipata, "El Fuerte"

Samaipata, “El Fuerte”

Bideari jarraituta Vallegrandera egin genuen salto. Handik ateratzen dira La Higuerara, Che Guevara akatu zuten tokira, joateko txangoak eta autobusak. Diruz larri genbiltzan tour turistikorik egiteko eta ez genuen gogorik noiz iritsiko eta zenbat tardatuko duen autobus baten zain egoteko. Vallegrandetik 5-6 ordura Sucrerako bidean Villa Serrano dago eta handik 10 bat kilometro egin behar dira oinez edo auto-stop egiten saiatu La Higuerara ailegatzeko.

Vallegranden 'La Ruta del Che'

Vallegranden ‘La Ruta del Che’

Villa Serranon posible da Cheren gorpua bi egunez erakusgarri egon zen garbitegia bisitatzea, baita 30 urtez hobiratua egon zen tokia eta harekin batera eroritako kideak lurperatu zituzten hilobia ere. Gaur egun Cheren omenezko mausoleo bat dago bere gorpuzkiak ehortzi zituzten tokian.

(*) Cheren Bidea egiteko asmoa duzuenok Fede x Latinoamérica blogean duzue informazio guztia: https://fedexlatinoamerica.wordpress.com/2014/04/12/la-ruta-del-che-bolivia-como-hacerla

Sucrera iritsi nahi genuen baina ez genuen Santa Cruzera itzuli nahi. Horren ordez, autobusari bidean itxaron ahal geniola esan ziguten lagun askok eta guk, nola ez, kasu. Orduan hasi ziren komeriak.

Galduta eta noragabe

El Mataral izeneko tokia ez zen herrixka mailara ere iristen. Errepidearen alde bietara altxatutako etxe multzo txiki bat baino ez da. Kaletik ez zebilen inor eta gu ginen autobusari itxaroten bakarrak. Orduak pasa ziren eta arratsalde parterako 60 urte inguruko austriar bikote bat agertu zen, gure asmo berarekin. Minutuak aurrera eta handik autobusik ez zen pasatzen, ez autobusik ez autorik ez lagunik, ez ezer; bakeroen filmetako herrietan kalean gora eta behera biraka ikusten diren landare horiek ere ez.

Itxoiten, El Mataralen

Itxoiten, El Mataralen

Gaua heldu zen eta gauarekin batera hotza. Gauerdi aldera autobusak heltzen hasi ziren. Bide erdian paratu eta eramateko eskatu genien baina den-denak beteta zihoazen eta eserita joatearen prezioa kobratu nahi ziguten korridorean zutik joateagatik. Guk, ezetz. Nola joango gara 12 orduz pasilloan zutik, gauez, hotzarren, pixa artean (Boliviako autobusetan, distantzia luzeak egiten dituztenetan batez ere, ez da arraroa korridorean pixa arrastoak ikustea) eta gainera aulkian doazenen prezio berean? Hainbeste kokak kalte egin die buruan ala?

Ez genekien zer egin, harrapatuta geunden. Lo egiteko tokirik gabe, janaririk gabe eta mapan agertzen ez den toki batean galduta. Bosgarren autobusak eskaintza bera egin zigun baina bat-batean, ezustean, austriar bikotea igotzen ikusi genuen. “Baina nora zoazte? Korridorean joan beharko duzue Sucreraino, korridorean zutik!” Gizonak “I know” erantzun eta iluntasunean galdu zen. “Kakazarra, orain gainera, bakarrik gaude”.

Etsita geunden, heldu behar ez zen autobus bati itxaroteaz nekatuta eta gure artean eztabaidatzen hasi ginen. Eugeren aurpegia atsekabeari dedikatutako poesia bat zirudien. Orduan, goizaldeko 03:00ak aldera ate-joka hasi nintzen herritik. Topatu nituen ate guztiak jo nituen; erantzunik ez nuen jaso, ordea. Baina amore ematear nengoenean Eugeren deiadarrak entzun nituen. Autobus baten aurrean zegoen. Kontrako noranzkoan zihoan, Santa Cruzera, baina ordurako berdin zitzaigun nora joan, handik alde egitea zen kontua.

Artalde etsia

Bospasei ordu geroago Santa Cruzen esnatu eta autobusa geldirik zegoenaz ohartu ginen. “Zer egiten dugu hemen geldirik?”. Pixagurak bultzatuta autobusetik bajatzen ahalegindu nintzen, baina atea itxita zegoen. Txoferraren arrastorik ez. Ume batek pixa egin behar zuela esan zion amari eta honek gogoari eusteko agindu zion txikiari, oraindik ezin zirela autobusetik jaitsi. Ez nuen ezer ulertzen. “Ez gaude autobus terminalean eta argi dago Santa Cruzen gaudela. Orduan zer demontre egiten dugu hemen sartuta!?”, galdetu nion neure buruari. Txoferraren laguntzailea (Bolivian gidari guztiek daramate laguntzaile bat, gehienetan gaztetxoa) lo seko zegoen eserlekuetako batean etzanda.

Ezkontza Sucren

Ezkontza Sucren

Atea irekitzeko eskatu nion, “mesedez”. Berak bisera apur bat altxatu, erdeinuz beteriko begirada bat oparitu zidan eta ezetz erantzun. “Terminala itxita dago oraindik eta abisatu dugu hemen geratu behar garela ireki arte”, esan zidan marmarka. “Nola? Irekidazu atea oraintxe bertan pixa egin behar dut eta”, nik ozen. Ez nuen erantzunik jaso. “Ondo da, ez badidazu atea irekitzen nik irekiko dut ostikoka”, ohartarazi nion, eta gidariaren eserlekuko botoi guztiak sakatzen hasi nintzen. Atea ez zen irekitzen. Bigarren faseari ekin nion: ateari ostikadak ematen hasi nintzen. Bitartean, autobuseko bidaiari guztiak harridura aurpegiz gringo zoroari begira. Begiratu bai, baina inork ez zuen txintik ere esan. Autobusa txikitu behar niola ikusita bere lo-kuluxkatik jauzi egin zuen eta atea ireki zuen azkenik. Autobusetik jaistean gainerako bidaiari guztiak ere nire atzetik etorri ziren, artalde mutua osatuko balute bezala.

Lehertzear nengoen. Ezin nuen ulertu. Mundu guztia nire iritzi berekoa zen baina inortxok ez zuen ezer esaten. Ezagutzen nuen boliviarren etsipena baina ez nuen uste horraino irits zitekeenik. Norbaitek pagatu behar zuen nire ostia txarra eta laguntzaileari tokatu zitzaion. Motxilak hartzera hurbildu ginenean eztabaidatzen hasi ginen eta pare bat sakada eman nizkion. Txarto jokatu nuen, badakit, ostia pare bat eman behar izango nizkioke.

Arratsaldean Sucrera bidean geunden, beste autobus batean. Eskerrak ez ginen korridorean bidaiatzen ausartu, bidea oso oso gogorra baita. Sucren egun politak pasa genituen. Onartu behar dut ia berdin zitzaidala zer egin, zer bisitatu, zer jan eta nor ezagutu; Munduko Kopa ikusi nahi nuen eta eskatzen nuen gauza bakarra telebistadun logeletan ostatatzea zen. Nekeak oso primario bilakatu ninduen.

Boliviatik ihesi

Potosi

Potosi

Sucreren ostetik Potosí heldu zen. Han ere ez genuen beste munduko gauzarik egin. Hiri ederra da baina 3.800 metrora egonik kriston hotza egiten du eguzkia ostentzen denean, beraz, eguna aprobetxatu beharra dago. Pare bat egun igaro genituen alde zaharretik batez ere, kolonia garaiko arkitekturaren hondarrak ikuskatzen. Sasoi hartan, XVII mendearen hastapenetan, mundu berriko hiririk garrantzitsuena zen Potosi, Cerro Ricoko erraietan gorderik zirauen zilarrari esker. 160.000 lagun izatera heldu zen Espainiako Koroaren agintepean eta hori nabaria da eraikinetan. Ideia bat hartzeko, 1.600. urtean 36 eliza zeuden.

Argentinara heldu aurretiko azken geldialdia zen Potosi eta artean mugara heltzeko bidaia luzea egin behar genuenez, autobus eroso batean egitea otu zitzaigun. Zertarako? Potosi eta Villazon arteko bidearen erdia baino gehiago ez dago asfaltatua eta saltoka ibili ginen gau osoan. Kanpoan itzela zen hotza eta autobusak zulo ugari zituenez hotza barrura sartzen zitzaigun. Hori gutxi balitz, atzean genuen umetxo batek kaka egin zuen gainean eta amak maletategian zuen arropa hartu ahal izateko autobusa gelditzeko eskatu zuenean, gidariaren laguntzaileak (laguntzaileak berriz ere…) ezetz esan zion, ezinezkoa zela. Horren ordez, bidaiari guztiak anbientadorean itotzea erabaki zuen eta kakaren eta patxuliaren arteko nahasketak bidaia izorratzen amaitu zuen. Lo hartu ezinik ibili ginen gau osoan. Eskerrak biharamunerako herrialdetik kanpo geundela.

Lamento boliviano

La Paz

La Paz

Tenía que volver a casa, Bolivia me lo demostró con creces. Sin embargo, después de andar dando vueltas tanto tiempo tampoco quería que la vuelta fuera repentina, me lo quería tomar con calma. Pensaba que así se me haría todo menos traumático, pero nada que ver…

Cuando has agotado la paciencia y cada lugar nuevo que visitas, por más maravilloso que sea, te produce la misma emoción que podrías sentir comprando calzoncillos en El Corte Inglés, algo no anda bien esa cabecita tuya. Nunca pensé que viajar pudiera ser tan agotador, no agotador en sentido físico, sino más bien mental. Además, si eres un cabezacuadrada (como yo) de esos a los que les cuesta adaptarse a los ritmos ajenos, puede que Bolivia no sea tu mejor destino. Quiero dejar claro esto antes de comenzar el relato de nuestros días allí.

Vaya por delante que Bolivia es un país maravilloso, asombroso en muchos sentidos, y si yo salí de allí con la sensación contraria, la responsabilidad es únicamente mía, no del país y mucho menos de sus habitantes. Listo, hecho el descargo ya puedo empezar a criticarlo todo sin miedo de ser tachado de racista o xenófobo.

Cochabambako kristoan

Cochabambako kristoan

El avión aterrizó en La Paz a medianoche. Tuvimos un vuelo muy largo, de unas 20 horas, con escalas en San José (Costa Rica) y Lima (Perú). Allí pasamos un par de días tranquilos, sin grandes pretensiones. De allí partimos hacia Cochabamba, donde tuvimos una rápida estancia de la que hay poco que destacar salvo la fiesta del solsticio de invierno en la que estuvimos en el centro social Tinkuna. Entre tragos de chicha y música de quena, zampoña y tambor echamos unos bailes alrededor de la hoguera. También subimos al Cristo de Cochabamba, pero esta vez evitamos imprevistos no deseados -no como las chicas de la brigada de Askapena el año anterior- subiendo en teleférico hasta arriba.

Cambas y collas

Bolivia es por definición oficial un estado plurinacional que cuenta con al menos 36 etnias diferentes a pesar de que nosotros apenas conocíamos la zona del altiplano, al oeste, donde habitan en su mayoría indígenas quechuas y aymaras. No obstante, en el oriente del país, en los departamentos de Beni Pando y Santa Cruz, se encuentra otra de las comunidades más numerosas, la de los cambas, mestizos descendientes de la unión entre indígenas y europeos. El razonamiento racista tiende a dicotomizar y divide a toda la población en dos grandes grupos enfrentados: cambas y collas, “indios” y mestizos.

La media luna camba (por la forma que la unión de estas provincias toma en el mapa) cuenta con grandes riquezas mineras y petrolíferas en manos de la oligarquía local representante de los intereses extranjeros.

La Paz, garraio sindikalizatuaren aurkako protesta

La Paz, garraio sindikalizatuaren aurkako protesta

Desde que el “indio” Morales asumiera el cargo de presidente esa oligarquía trató por todos los medios de desestabilizar y dividir el país bajo el pretexto de una demanda de mayor autonomía para la región. Pero tras esas supuestas aspiraciones secesionistas solo se escondía su preocupación por no poder seguir saqueando los recursos naturales del país como hasta ahora venían haciendo con la colaboración de los sucesivos gobiernos neoliberales de Banzer, Sanchez de Lozada, Mesa o Quiroga, entre otros.

Logicamente, no se puede generalizar y decir que todos los santacruceños detestan a Morales ni que todos los indigenas del oeste, donde cuenta con el mayor apoyo, lo adoran. De hecho, la única persona con la que charlamos del tema en Santa Cruz nos reconoció que le gustaban las medidas adoptadas por el presidente.

La Paz, llama fetuak

La Paz, llama fetuak

Como ciudad, Santa Cruz tiene una morfología un tanto caótica. Su organización en anillos concéntricos y carente de edificios altos y referencias evidentes te hacen sentirte perdido estés donde estés, a menos que te encuentres en la plaza Principal. El hostalito que encontramos no estaba del todo mal, pero la zona parecía sacada de una película de zombies y como no nos sentimos demasiado cómodos y la ciudad tampoco nos hizo mucha gracia, decidimos dirigirnos hacia la Ruta del Che.

Siguiendo los pasos del Che

Samaipata fue la primera parada. El pueblo es diminuto pero muy acogedor y muy conocido gracias a un asentamiento precolombino situado en las afueras. Erigido por la cultura Chané durante la expansión del imperio Inca, fue declarado Patrimonio Cultural de la Humanidad por la Unesco el año 1998 y es considerado la mayor obra de arquitectura rupestre del mundo. Si bien es conocido como “El Fuerte”, los expertos creen que más que una construcción militar sirvió de asentamiento religioso.

Samaipata, "El Fuerte"

Samaipata, “El Fuerte”

El siguiente punto en el camino fue Vallegrande, visita obligatoria en la Ruta ya que ahí fue enterrado el Che después de su muerte en el vecino pueblo de La Higuera. Andábamos bastante justos de dinero para hacer un tour turístico y tampoco teníamos ganas de hacer la visita por nuestra cuenta y pasarnos un montón de horas en buses que nunca sabes cuando van a partir ni cuando van a llegar.  A 5-6 horas de Vallegrande está Villa Serrano y de allí hay que caminar 10 kilómetros o probar suerte con el autostop. En Villa Serrano, es posible visitar la “lavanderia” (del hospital) donde exhibieron el cuerpo del Che durante dos dias despues de su muerte y el “mausoleo” donde luego enterraron los restos. Tambien se puede visitar la fosa de los guerrilleros.

(*) Si tienes la intención de realizar la Ruta del Che, puedes consultar cómo hacerla en el blog Fede x Latinoamérica: https://fedexlatinoamerica.wordpress.com/2014/04/12/la-ruta-del-che-bolivia-como-hacerla

Queríamos llegar a Sucre pero sin volver a Santa Cruz. Varias personas nos dijeron que no había necesidad de desandar el camino y que podíamos esperar el autobus en mitad del camino y claro, nosotros les hicimos caso. Fue en ese momento cuando empezaron las penurias.

Perdidos y sin rumbo

El Mataral no llega ni a la categoría de pueblito. Es un puñado de casas desparramadas a ambos lados de la carretera entre Santa Cruz y Sucre. No había nadie en la calle y nosotros dos éramos los únicos esperando al autobús. Las horas pasaban y ni rastro de los autobuses. Era como un típico pueblo de spaghetti western a la hora de la siesta pero sin plantas rodadoras. Por la tarde apareció una pareja de austríacos sesentones con pinta de aventureros. Ellos también habían oído hablar de la posibilidad de llegar a Sucre desde allí.

Cayó la noche y con ella llegó también el frío. Alrededor de medianoche comenzaron por fín a aparecer los autobuses. Nos paramos en mitad del camino y les pedimos que nos llevaran hasta Sucre, pero todos decían ir llenos y lo único que nos ofrecían era viajar de pie en el pasillo por el precio de ir sentados. Nos negamos, por supuesto. ¿Pero cómo vamos a ir 12 horas de pie, de noche, con este frío y encima pagar el mismo precio que alguien que va sentado? ¿Mascar tanta coca les ha jodido el cerebro o qué?

Pánico en El Mataral

Pánico en El Mataral

No sabíamos qué hacer. Estábamos atrapados sin lugar para dormir, sin comida y perdidos en mitad de un lugar que ni siquiera aparece en los mapas. Cuando el quinto autobús nos hizo la misma oferta que los anteriores vimos como incomprensiblemente los austríacos subían adentro. ¿Pero a dónde vais? ¡Vais a tener que ir en el pasillo hasta Sucre! ¡En el pasillo y de pie! El hombre sonrió y me dijo, “I know”, perdiéndose en las oscuras entrañas de aquel montrón de hierros. “Mierda, ahora encima estamos solos”.

Angustiados por la larga espera, cansados de esperar a un bus que nunca llegaba, empezamos a discutir entre nosotros. La cara de Euge (inmortalizada en la foto de arriba) parecía un poema dedicado a la desesperación. Entonces, a las 3 de la mañana, llevados por esa misma desesperación comenzamos a buscar un lugar donde dormir y tratar de olvidarlo todo. Toqué todas las puertas que encontré en el piueblo pero ninguna llamada obtuvo respuesta. De pronto, un grito de Euge me alertó. Estaba frente a un autobús. Iba en dirección opuesta, hacia Santa Cruz, pero a esas alturas nos daba lo mismo a dónde ir. Sólo queríamos escapar de allí.

El rebaño resignado

Cinco o seis horas después nos despertamos en Santa Cruz y nos dimos cuenta de que el autobús estaba parado al costado de una calle cualquiera de la ciudad. “¿Pero qué mierda estamos haciendo aquí?”. Las ganas de mear me obligaron a levantar mi entumecido cuerpo pero cuando trate de bajar me topé con la puerta cerrada y ni rastro del chófer. Oimos como un niño le decía a su madre que tenía que ir al baño y esta le pedía que aguantara,  que todavía no se podía bajar del bus. “No estamos en la Terminal pero está claro que esto es Santa Cruz.  Entonces ¿por qué estamos aquí encerrados?“, nos preguntamos sin dar crédito.

Landare hegalariak Samaipatan

Landare hegalariak Samaipatan

El ayudante del conductor (en Bolivia todos los chóferes de trayectos medianamente largos llevan ayudante, generalmente jóvenes) estaba frito recostado en un asiento. Le pedi “por favor” que me abriera la puerta. Bueno, quizá lo zarandeara un poco, pero apenas. Él levantó molesto su visera y me farfulló algo que interpreté como una negación,  que ya había avisado que los que quisieran podían bajarse y que los que no tendrían que esperar dentro hasta que abrieran la Terminal. “¿Pero qué? ¿Estamos todos majaretas? Abre la puerta ahora mismo o la abro yo a patadas“, le advertí alzando un poco la voz. No hubo respuesta. Empecé a tocar y mover todos los botones y palancas del asiento del conductor pero como ninguno abría la puerta comence a tratar de abrirla a patadas. Levanté la vista y vi como todos los pasajeros observaban con incredulidad al gringo loco. Mirar,  eso es todo lo que hicieron porque nadie se atrevió a decir ni mu.

Al percatarse de que iba a romperle la puerta a patadas, el tipo saltó de su plácida siesta y abrió la puerta. Me sorprendió ver a todo el mundo tras de mi bajando de aquella trampa con ruedas formando un rebaño de dóciles y mudos borreguitos. Estaba a puntito de estallar. No podía comprender lo que acababa de vivir. Todas esas personas pensaban lo mismo que yo, pero nadie se quejaba. Conocía el caracter resignado de los bolivianos pero nunca pensé que llegara a esos niveles.

La Recoleta, Sucre

La Recoleta, Sucre

Alguien tenía que pagar por mi enfado,  y le tocó al pobre ayudante. Al acercarnos al maletero para recoger nuestras mochilas comenzamos a discutir y le di un par de empujones. Esta bien,  no debería haberlo hecho,  tendría que haberle dado más.

Por la tarde estábamos por fín rumbo a Sucre en otro autobús de la muerte. Menos mal que no se nos ocurrió  aceptar viajar en el pasillo porque la carretera es heavy metal.

Sucre es una ciudad hermosa y a diferencia del resto de las grandes urbes bolivianas,  aun mantiene cierta elegancia en su casco histórico. Pasamos un par de días agradables y sin sobresaltos. Lo cierto es que me daba igual qué hacer,  lo único que quería era disponer de un alojamiento que tuviera televisor en el que ver el Mundial. El cansancio había hecho aflorar en mí sentimientos muy primarios.

Huyendo de Bolivia 

Detrás de Sucre llegó Potosí.  Allí tampoco hicimos nada destacable. Es una ciudad con un encanto especial pero su situación, a unos 3.800 metros sobre el nivel del mar, la convierten en un congelador en cuanto se esconde el sol, por lo que conviene aprovechar el día.

Anduvimos deambulando por las calles de su centro histórico admirando los restos de arquitectura colonial,  que no son pocos. No en vano, Potosí fue prácticamente la ciudad más importante del Mundo Nuevo, gracias a las vetas de plata que el Cerro Rico guardaba en sus entrañas. Basta con un par de datos para hacerse a la idea: a principios del siglo XVII el número de habitantes superaba los 160.000 y había al menos 36 iglesias construidas.

Potosi

Potosi

Era nuestra última parada antes de cruzar a Argentina pero aun nos quedaba un largo viaje hasta Villazon,  en la frontera.  Siendo el último,  no quisimos escatimar y reservamos pasaje en un bus “bueno “.  En mala hora… La mayor parte del camino hasta la frontera no está asfaltado por lo que nos pasamos la noche botando en nuestros asientos.  Fuera, un frío atroz que se colaba por los innumerables agujeros de la maltrecha carrocería y para redondear la noche uno de los niños que viajaba detrás nuestro se cagó encima. La madre, avergonzada, le pidió al ayudante del conductor (si,  otra vez los ayudantes) que le abriera el maletero para coger algo de ropa y poder cambiarlo a lo que este se negó. En lugar de permitirle acceder a su maleta tuvo la brillante idea de rociar a todo el pasaje con ambientador barato,  lo que mezclado con el olor a caca no hizo más que empeorar la situación. Apenas pudimos pegar ojo en todo el trayecto. Menos mal que en unas pocas horas íbamos a estar fuera del país.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s