Toki komunak, jende maitea

Euge Villazón-La Quiaca mugan Muga gurutzatu eta berehala Eugeri esan nion: “Hori usaintzen duzu? Argentinak usain ezberdina dauka”. “Hori tabako argentinarra da boludo!” – bota zidan berak gupidagabe. Eta egia zen. Aldaketa buruan dago eta nik ere, buruan neukan. Esan nahi dudana da muga fisikoak egon badaudela baina inportanteenak norberaren buruan dauden horiek direla. Villazon (Bolivia) eta La Quiaca (Argentina) oso antzekoak dira eta mugagatik ez balitz, herri bera dela esan liteke.

Ni, ordea, toki berri batean nengoen. Hileak neramatzan itzulerarekin amesten eta pentsatzen nuen bezalakoa izan ez bazen ere, pozik nengoen. Humahuacan (Jujuy) egin genuen lehenengo geldialdia. Izen bereko arroilan dagoen herri txiki bat da, oso ezaguna aparteko paisaian kokatuta dagoelako eta kultur arloan leku oparoa izan delako betidanik. Purmamarca6Bidaia osoan zehar hari ezkoztatuz egindako eskulanak, belarritakoak, eskumuturrekoak eta idunekoak, saltzeko lehen saiakera egin genuen bertan, baina jende gutxi zebilen garai hartan eta ez genuen ezer saldu. Eskulan guztiak etxera eraman genituen, bueltan, eta asko lagunen artean banatu genituen.

Purmamarcan heldu zen hurrengo atsedena, zazpi koloredun muina benetan entzunda nuena bezain polita ote zen egiaztatu nahi bainuen. Eta bada. Bertako familia batek ostatatu gintuen bere etxetxoan, eroso. Herri txukun eta xarmagarria da Purmamarca. Turistikoa oso, baina modu atsegin batean, jendetzarik gabeko modu horretan.

P1120052Herriaren inguruan paraje ederrak daude. Kaktus luzeko basamortu gorrixkak, eraketa arraroa duten muinoak eta bero sapa astuna urte osoan zehar, neguan ere. Purmamarcako hilerria xarmagarria iruditu zitzaidan eta bertan ezagutu nuen Policarpo Patagua handia izan zena.

Han geundela Argentinak jipoi mingarria jasan zuen Alemaniarengandik (4-0) eta Munduko Kopatik at geratu zen, partida ikustera plazan bildutako hamarka eta hamarka lagunen zoritxarrerako.

Purmamarcatik Saltara egin genuen salto. Saltari “La Linda” esaten diote eta niri polita iruditu zitzaidan baina hiria baino askoz politagoak dira inguruko herritxoak eta paisaiak. Guk, baina, ez genituen gehiegi gozatu. Eztabaida sutsua izan genuen ostatua aukeratzeko unean eta Eugek oso haserre amaitu zuen nirekin, arrazoi guztiarekin beharbada. Autobus terminalean tipo batek ostatua eskaini zigun eta, baldintzekin konforme, bertara joatea erabaki genuen. Esan ez ziguna, tokian israeldarrak baino ez zeudela, eta noski, nik ez nuen israeldarrez betetako ostatu gehiagorik nahi. Enkargatuari geratu behar ez ginela esan genionean nahiko txarto hartu zuen eta terminaletik ostaturako taxia ordaindu behar geniola esan zigun. Nik, jakina, ez nion zentabo zikin bat bera ere utzi nahi eta tira-bira txiki baten ostean handik irtetea lortu genuen.

Cafayate 2

Saltan pare bat egun igaro eta Cafayatera joatea erabaki genuen, han baitzeuden gure moduan kontinentean barrena bidaiatzen ari ziren Javi eta Ana lagun porteñoak. Lagun baten etxean zeuden eta guretzat ere lekua egingo zutena agindu ziguten. Ez genuen asko pentsatu behar izan eta berehala abiatu ginen ardoaren lurraldera. Izan ere, mahasti eta upategiz jositako tokia da Cafayate eta, hortaz, inguruetan ardoari lotutako turismoa da nagusi. Calchaki indioen lurretan lagunekin berriz elkartzea haize bolada freskoa izan zen gure buru nekatuentzat.

Soleren etxean azken hilabeteetan bizitakoak elkarri kontatu genizkion. Ze handia Sole! Ez gintuen ezertaz ezagutzen baina etxekotzat hartu gintuen segituan. Inguruetako herrixketan dihardu maistra gisa eta bertako familia apalenen gorabehera atsekabetsuek asko hunkitu gintuzten. Toki horietan dago benetako erronka, behe behetik egiten den lan hori da beharrezkoena inoiz gizarte justu eta aske batean bizi nahi badugu.

P1120188Soleren etxean gainera gnocchiak oratzen ibili ginen eta lehen aldia izateko gozo-gozoak atera zitzaizkigun. Afari ederra egin genuen. Beste egun baten herriko plazan ibili ginen Saverio eta Anacletaren (Javi eta Anaren alter ego artistikoak) txotxongilo ikuskizunaz disfrutatzen eta gauez Andeetako folklorearen doinu eta dantzez gozatzen.

Javik eta Anak Catamarcako lurretan aire zabaleko meatzaritzaren aurkako mugimenduarengandik ikasitakoak kontatu zizkiguten, horiek eta beste toki txiki askotan bizi diren lagun handiei buruzko irakaspenak ere. Aurretik bagenekien zerbait erakutsi ziguten lagunek: pertsona adina bidaiatzeko modu daudela munduan eta bakoitzak berea duela. Guk bestelako asmo, zaletasun eta interesak genituen. Maila lokalari lotutako istorio txikiz osatutako bidaia handia zen haiena. Eta gurea, zer bidaia klase zen gurea?

Jende ezagunaren konpainiaz gozatzea eta ezagutu berritan betikoak direla diruditen lagunekin egotea, bidaiaren azken txanpari beste umore batez aurre egiten lagundu zigun. Irakurtzen jarraitu

Boliviara bidean, Odisea

P1170170Abuztuaren 6an Oruron (Bolivia) heltzeko asmoa nuen eta garaiz heldu banintzen ere (5ean hantxe nengoen) bi egunez jasan behar izan nituen desfase horren ondorioak.

Ibilbidea laburtzen saiatuko naiz. Abuztuaren 3an Cordobatik irten, 12 orduko autobus bidaia Jujuyra heltzeko. Jujuytik beste autobus bat, lau ordu La Quiacara, Argentina eta Bolivia arteko mugara, heltzeko. La Quiacan motxilak hartu eta muga oinez gurutzatu, Villazonera (Bolivia). Handik Potosira joan beharra daukat ez baita Orurora zuzenean doan autobusik geratzen. Azken txartela saltzen dit neska jator batek (nire atzetik heldutakoak pasilloan joan behar izan zuten). 10 ordu geroago Potosira heltzen naiz, goizaldeko 4:30etan, inor ez kalean ‘y un frio del carajo!!!’ P1170153Itsasoaren mailatik 3.600 metrotik gora dago meatzen hiria. Zortea daukat, 5etan beste ‘micro’ bat ateratzen da Orurora. 6 ordutan Orurora heltzen dira nire giltzurrun txikituak.

Guztira 32 ordu autobus barruan, lau tartetan Cordobatik Orurora heltzeko, baina zelako autobusak, zelako errepideak…

Eta onena: Oruron nirekin elkartu behar ziren guztiek beranduago datozela esateko idatzi didate! Irakurtzen jarraitu

Ernesto Che Guevararen sorlekuan

alta graciako lakuaCordobako hiriburua ikusteko nahiko izan dugu egun batekin, biharamunean Alta Gracia bisitatzea erabaki dugu. Herri txiki eta lasaia, oooooso lasaia, eta bi arrazoi nagusik bihurtzen dute turisten jomuga: XVII. mendearen hasieran jesuitek altxatutako estantzia handi bat eta Ernesto “Che” Guevarak haurtzaro eta gaztaroan bertan bizi izana, museo bihurtu baitute bere etxea.

P1170105Jesuiten estantzia ederra da, patioan hazitako laranjondoek kutsu atsegina ematen diote. Kanpoaldean, plaza zabalean, 10 urteko neskato batek bere astoan ibilalditxoak eskaintzen ditu 5 pesoren truke, parean artisauek arrakadak, lepokoak edota eskuz landutako mateak saltzen saiatzen dira inguruetatik heldutako turista despistatuei.

P1170060Igandea da eta familia guztiak, gazte taldeak, herri erdian dagoen laku txikira hurbildu dira, hamaketan eseri eta mate batzuen gerizpean solastera, egun pasa. Irudi idilikoa dirudi, klasikoa eta nahiko kristaua esango nuke… “eta zazpigarren egunean atseden hartu zuen”, “eta zazpigarren egunean familiarekin laku bazterrean etzan eta egunak nola alde egiten zion ikusten geratu zen”. Mate garratz eta pasteltxo gozen zaporea du igandeak Alta Gracian.

P1170082Guk ez dugu pastelik nahi, bai ordea izozki fresko bat museora sartu aurretik. Igandea izanda museora sartzerik izango ote dugun zalantza daukat eta galde egiten diot izozki saltzaile atseginari.  “Zabalik egongo da museoa gaur?” Neskaren erantzuna: “Nik uste baietz, jende gehiena asteburuetan etortzen da. Bueno, nik ez dakit, ez naiz sekula joan, ez dut inoiz Cherengan interesik izan”. Aupa zu! Eta ni bilbotarra izan arren ez naiz sekula Guggenheimera sartu baina gauza batez ez du beste kentzen, nik ez nuke inoiz esango ez dudala artearengan inolako interesik.

P1170115Museo barruan argazkiak, bere bidaia famatuetan erabilitako ibilgailuak (bizikleta, motorra…), Kubako iraultza aurreko eta osteko irudiak, lagunei bidalitako gutunak, arropak…

Oso interesantea iruditu zitzaidan Cheren bizitzaz gauza gutxi irakurri ditudan arren. Irakurtzen jarraitu

Cordoba, Buenos Airesetik irteteko aitzakia

P1160928(*)Traducción más abajo

Buenos Airesetik alde egitea gogorra izan da, jada ohituta bainengoen bertako bizitzara, nire familia porteñoaren erritmo karibeñora. Faltan botako ditut, uste nuena baino gehiago, baita hirian egindako lagunak ere.

Iparraldera egitea erabaki dut, osteguna da eta asteburua B. Airesen geratzea erabakitzen badut beste astebete galduko dut, edo ez naiz sekula joango. A gripearen psikosia ahaztuta dagoela ematen du eta rutina jaun eta jabe da berriz ere. Gogoko dut rutina hori.

Iparraldean toki interesgarri asko daude, baina estu nabil eta presaka ibiltzeko beste baterako uztea nahiago izan dut. Abuztuaren 6an Independentzia eguna ospatzen dute Bolivian, Oruron aurten, La Pazetik 4 bat ordura, hegoekialdera. 5 egun dauzkat hara heltzeko eta logikoa denez ez dut astirik Argentinako iparraldea behar den moduan bisitatzeko.

P1160948Salta, Jujuy, Humahuaca, Purmamarca, Tilcara… gehiegi. Cordoba aukeratu dut horien ordez, biderdian. Oraingoan lagun bat etorri da nirekin asteburupasa, Cordoban sekula egon ez dela aprobetxatuta.

Hiri handia da. Handia eta lasaia eta ez oso ederra, egia esan. Jesuitek eraikitako zenbait eliza, monasterio eta erdiguneko plaza eta kale peatonalak dira gauzarik aipagarrienak. Buenos Airesen ez bezala hiria inguratzen duten mendizerran eraikitako herritxoetan bilatu behar da xarma.

NP1160992ekazal giroa nabarmena da hiria handia den arren eta cuartetoaren (cumbia antzeko doinua, Cordoban oso tipikoa) erritmo azeleratuak bazter guztiak bustitzen ditu. Tabernetan, dendetan, kioskoetan, autoetan (gazteen zein helduen autoetan)… dena da cuarteto. Irakurtzen jarraitu

H1N1

Umea maskarillagazBi hizki eta bi zenbaki  nahikoak izan daitezke (eta dira) 6 milioi biztanle dituen hiri baten ohiko funtzionamendua goitik behera aztoratzeko eta bizilagunengan justifikaziorik gabeko histeria egoera eragiteko.

A gripearen inguruan sortutako informazioek eta agintariek gizarteari helarazitako mezu katastrofistek paisaia bitxia utzi dute Buenos Airesen, eta Argentinako beste zenbait hiritan. Jende ugari ikus daiteke kaletik, autobusean edo metroan ahoa eta sudurra maskara batez estalita. Eskolek itxi egin dute oraindik neguko oporretarako aste bi geratzen direnean. Jende multzo handiak erakartzen dituzten ekitaldiak ere (dantzaldiak, folklore emanaldiak, museoak) atzeratu edo suspenditu egin dituzte. Eta txarrena, benetako arazo baten aurrean egon gintezkenaren mezuak hain sakon jo du argentinarren burmuinetan ezen taberna askok bezero faltagatik itxi behar izan dute eta kaleek, hutsik, diktadura garaiko paisaiak gogorarazten dituzte.

Agurea ahoa tapatzenFutbol denboraldiko azken partida ere, Velez Sarsfield eta Huracanen artekoa, txapelketa bietako nork irabazten duen erabakiko zuena, ateak itxita jokatzea aztertu zuten hiriko Gobernuak, baina atzera egin zuten azkenik.

1.500etik 100.000ra igaro da gaixo kopurua astebete eskasean. Halere, zenbaitek diote kasu gehienak baieztatzeke daudela eta ez dutela zerikusirik A gripea deritzonarekin. Hildakoak 94 dira, Osasun Ministerioren arabera, hedabideek 100 baino gehiago direla dioten arren. Dena den, iturri ez ofizialen ustez, 200 lagun baino gehiago hil dira dagoeneko eta beste asko datozen orduotan hil litezke.

Graciela Ocaña Osasun ministroaren dimisioa ere eragin du dagoeneko pandemia bilakatutako gaitzak. Joan den igandean, ekainak 28, egin ziren Kongresurako hauteskundeak gripe-agerraldia kontrolpean izan arte atzeratzearen alde agertu zen Ocaña. Kasu gutxi egin zioten orduan, interes eta diru ugari jarrita baitzegoen bozetan. Biharamunean dimisioa aurkeztu zuen. Dirudienez, kutsatutako lagun kopuruari dagozkion datuak agintariek emandakoa baino ehun aldiz handiagoak izan daitezke, hau da, edo gaixo kopurua mila aldiz biderkatu da astebetean edo Gobernua gezurretan ibili da hauteskundeetan parte-hartze maila jaitsi ez zedin. Irakurtzen jarraitu

Ur bariko ur-jauziak

Iguazu; han sentitu nuena hitz bakarrarekin definitu beharko banu, desengainua aukeratuko nuke. Beroa bilatu eta hotza aurkitu, eguzkia topatu nahi eta euria, ur-jauzi ikaragarriak espero eta txorrotada meheak jaso… laburbilduz, garai txarra aukeratu genuen hara joateko.

Iguazu panoramika

Kataratak Argentina eta Brasil arteko mugan daude, muga hirukoitza deritzon lekutik (Paraguay, Brasil eta Argentina elkartzen diren tokia) kilometro gutxira. Berez guaranien jatorrizko lurraldea da eta aspaldiko sarraskietan milaka hil zituzten arren beren kultura, hizkuntza eta ohiturei (oinutsik dabiltza euria egin arren) eutsi egiten diete oraindik ere, ahal duten neurrian.

P1150475-1Jende gehiena ur-jauziengatik doa hara, Argentinako aldera edo Brasilgora, Puerto Iguazu edo Foz do Iguaçura. Garai berean sortu ziren hiri biak baina Foz do Iguaçu modu basatian hazi da azken hamarkadetan eta bere biztanleria Puerto Iguazukoa baino hamar aldiz handiagoa da. Kataratak Iguazu ibaian daude %20 Brasilen eta gainerakoa Argentinan, hortaz, Brasilgo bisita Argentinakoa baino askoz laburragoa da, egun erdian lasai asko egiteko modukoa.

tukana1Egun sikatea sufritzen ari dira Brasilen eta, ondorioz, ur-jauzien emaria ohi baino baxuagoa da, ibaiak emariaren %20 daramala azaldu ziguten basozainek. Tokia harrigarria da, oihan tropikala, animaliak (tukanak, koatiak everywhere!!!), hezetasuna, baina nik ez nuen espero beste gozatu, gehiago espero nuen. Dena den, ez dezala inork pentsa hara joatea ez duela merezi, ezta gutxiago ere,… aurreikuspenak labur geratu ziren, besterik ez.P1150737

La garganta del diablo delako tokia bai, hori pilo bat gustatu zitzaidan, arroilatik behera doan ur kopuru izugarriak egiten duen zarata la ostia da eta haizeak gorantza daraman urak blai-blai eginda uzten zaitu euritakorik edo txubaskerorik eraman ezean.

P1150675Han egonda egin daitekeen beste gauza bat: Paraguayra pasa eta punta-puntako material elektronikoa merke-merke erosi (guk ez genuen aukera pasatzen utzi). Argazki makinak, ordenagailuak, bideokamarak, iPod-ak, pendrive-ak… deneeeeetarik dute Ciudad del Esten. Hori bai, tokia ezagutzen duen norbaitekin joan beharra dago, bestela edozer gauza lor daiteke bilatzen denaren ordez.

P1150858Paraguayko bigarren hiririk handiena da eta egia esan, bigarren hiririk handiena horrelakoa bada, ez dut pentsatu nahi nolakoak izango diren besteak… hori da hori kaosa eta jende mordoa. Goizeko hamaiketan kaleak leporaino eta Brasiletik Paraguayra sartzeko zubia kolapsatuta. Herrialdea soilik sal-erosketatik sustengatzen dela dirudi, Ekialde Hurbileko eta Asiako herrialde asko lez.

Familia!!!

P1140430

Hegoamerikara nentorrela esan nienean ez nuen espero euren bisita jasotzea baina ni hemen hilabete batzuk igaro izanak eta ingurua nolabait ezagutzeak asko lagundu zituen erabakia hartzen.

Faltan botatzen nuen gauza absurdoengatik eztabaidatzea eta arrebarekin uneoro mokoka ibiltzea, baina amaren eta aitaren besakada beroak eta mimoak ere eskertzen dira. Horrelako bidaia luze bat egiten duten lehen aldia da eta primeran pasa dugun arren ez dut uste esperientzia laster errepikatuko dutenik, hegaldietan izan ditugun une txarrak kontuan hartuta, batez ere.

P1140392Aitak edozein gauzarekin flipatzen du; Buenos Airesen toki batetik bestera joateko hainbeste denbora behar izateak asko harritzen du, “es que aquí las distancias son tan grandes(!!!)…” errepikatzen die taxi gidari guztiei. Hirian ikus daitezkeen auto zaharrek ere arreta deitzen diote, eta hiriburuko espaloi guztiak zuloz beteta egoteak apur bat amorratzen.

P1150065Dena da berria eta arraroa eta helduberri guztiei bezala nahikotxo kostatzen zaie ‘porteñoei’ ulertzea baita batzuetan eurekin komunikatzea ere.

Hasiera batean hiruzpalau lekuetara joatea neukan pentsatuta baina beren martxa ikusita laster konturatu nintzen toki askotaraP1150471 joateko garaiz ibiliko ginela erraz. Hegaldiak ez dira merkeegiak (115 bat euro batezbeste) baina hain herrialde handia izanik, beharrezkoa da hegazkina hartzea fundamentuzko ibilbide bat antolatzeko.

P1140978Buenos Aires, Bariloche, El Calafate, El Chalten, Ushuaia, Iguazu (Brasil eta Argentina), Ciudad del Este (Paraguay), Colonia del Sacramento (Uruguay), Montevideo… ez gara egonean gelditu! Irakurtzen jarraitu