Arrangura boliviarra

Cerro Rico, Potosi

Cerro Rico, Potosi

Etxera itzuli beharra nuen, Boliviak argi erakutsi zidan. Horrenbeste denbora bidaiatzen ibili ostean ez genuen bat-bateko amaierarik nahi, itzulera ere patxadaz hartu nahi genuen. Horrela hobe izango zela uste genuen, baina ez, oker genbiltzan.

Pazientzia aspaldi agortua daukazunean, toki miragarri bat beste baten atzean ikusi eta ahobete hortz geratu beharrean El Corte Inglesen kaltzontziloak erosten baino emozio gutxiago sentitzen baduzu, zerbait ez doa ondo zure buru horretan. Sekula ez nuke pentsatuko bidaiatzea hain nekagarria izan zitekeenik. Baina ez naiz neke fisikoaz ari, burukoaz baizik. Gainera, amore ematea asko kostatzen zaien “burukarratu” horietako bat bazara, eta ni banaiz, akabo bakea. Hori sentitzen baduzu, hona gomendio bat: Bolivia ez da tokirik egokiena zuretzat.

Irakurtzen jarraitu

Aurpegi erreak eta chaufa arroza

P1200622Bagenekien Cuscotik alde egitekotan aurrerantzean ikusi behar genuen guztia erdipurdikoa irudituko zitzaigula baina ezin ginen hilabete osoa bertan geratu (ala bai?).

Punora joan ginen autobusean, gauez, Cuscon gastatutako dirutzak nire kontu korrontean egindako zuloa apur bat txikituz. Punora goizeko 5etan heldu ginen. Hiria basamortua zirudien, adreiluen desertua, mozkor pare bat baino ez genuen ikusi.

Herriak ez dauka ezer, baina ezer diodanean ezer da, benetan. Badia txiki batean dago eta ura zikin dago, plastikozko poltsaz eta botilaz beteta eta txalupa txikien isuriz lohituta. ‘Turismo komunitario’ egiten omen duenP1200644 enpresa batekin txango bat egitea erabaki genuen. Ederra sartu ziguten! Gainerako enpresen bikoitza kobratzen dute (hau da, kobratu ziguten) diruaren zatirik handiena jatorrizko bizilagunen komunitateei ematen dietela esanez. Egia den edo ez ezin izan genuen konprobatu. Kontua da Uros eta Taquile uharteak bisitatzera joan ginela goizean goiz eta etsigarria izan zela. 65 sol ordaindu ontzi motel-motel batean 7 orduko nabigazioa (3 ordu eta erdi joateko eta beste hainbeste itzultzeko) egitearren, Uros irla 20 minutuz bisitatu, zerbait P1200754esateagatik, eta Taquile irlan bazkaldu. Bazkaldu diot ondo bazkaldu genuelako, amuarraina plantxan, baina irla bera ia ez genuen ikusi, alde batetik bestera joan ginen berriz ontzian sartzeko. Polita, baina etsigarria. Eta gainera, erre egin ginen.

Handik Arequipara joan ginen, tartean, Copacabanan (Bolivia) geldialditxo bat eginez. Gaizkak Eguzkiaren uhartea ezagutu zezala nahi nuen eta bertan lo egiten geratu ginen. Punoko etsipena gainetik kentzeko balio izan zitzaigun, aurretik azaldu izan dudan bezala, Eguzkiaren uharteak energia berezia baitauka.

P1200908Arequipan “mas de lo mismo”, denbora gutxi genuen Liman irailaren 21ean egon behar baikenuen. Hortaz, 3 egun eskas geneuzkan Arequipa ikusteko eta Colcako arroila, munduko arroilarik sakonena (diotenez), bisitatzeko. Gaizkari niri baino gehiago gustatu zitzaion. Putada goizaldeko 1:30etan jaiki ginela 5 orduko furgoneta-txango bat egiteko etP1200913a furgoneta ez zela 3:30ak arte agertu. Bi orduz itxaroten egon ginen, hantxe, literan, bata bestearen gainean, txorradak esaten eta 10 minuturo balkoitik behera begiratzen. Azkenean, ohean sartuta berriz lo egiten saiatzen ari ginela… txirrina jo zuten… kaguentxos!

Txangoa ere putada bat izan zen. Gaizka gidariaren ondoan jarri zen, baina ni (ni tontoa naiz), praka motzetan, atzeko partean jesarri nintzen eta handik ordubetera, furgoneta 4.900 metroko altueran dagoen gaina zeharkatzen ari zenean, 5 gradu zero azpitiko tenperaturan, hankak izoztu zitzaizkidan!

Arroila ikaragarria da, sakon-sakona eta beldur apur bat ematen du burua atera eta behera begiratzea. Gaizkak txarto pasatzen zuen argazkiren bat atera behar zidanean.

P1210101Kondorren hegaldi dotorea ikusi, pare bat sandwich ahuakate-gazta jan eta buelta, hirira. ‘Hiri zuria’ deitzen diote Arequipari, oraindik ez dakit zergatik baina erdiguneko eraikin gehienak harri zuriz eginak direlako izango da, agian.

Kasinora joaten saiatu ginen gauez baina ez zegoen P1210120bingorik, beraz, garagardotxo batzuk hartzea erabaki genuen afalostean. Arroza kopuru industrialetan eta merke-merke ematen ziguten toki batera joaten ginen beti. Sentitzen dut Gaizka, ‘economía de subsistencia’, jejejeje!

P.D: Badakit post laburra dela baina Punok eta Arequipak oso gutxi daukate ikusteko (edo hobe esanda, guk oso gauza gutxi ikusi genuen) eta nik ez daukat gogo gehiegirik idazteko. Irakurtzen jarraitu

Errealitate kapitalistara buelta

P1190023Laguna Verdeko aterpetik kamioi batean sartu ninduten Txilera pasatzeko. San Pedro de Atacaman utzi ninduen Iquiqueko portura 40 tona azido boriko zeramatzan kamiolari jatorrak. 45 minutuko bidea 2 ordu eta laurdenetan egin genuen. Aldapa behera amaigabea, 40 kilometro 35km/h-ko abiaduran. Eskerrak tipo atsegina zela.

Txilera heltzean harrituta geratu nintzen espero ez nuena topatu nuelako. Dena Bolivian baino garestiagoa da Txilen, baina San Pedron are garestiagoa, bost aldiz gutxienez. Gainera herri horretan turismoari begira bizi dira, Boliviako toki gehienetan ez bezala. Mundu kapitalistara itzultzea gogorra izan zen.

P1190011Uyunin egin daitezkeen gauza berberak eskaintzen dituzte San Pedron… lakuak, mendi igoerak, bizikleta ibilaldiak, geyserrak, termak… Arreta deitu zidan bakarra “sandboard” hitza izan zen. Taula baten gainean duna izugarri batetik irristatzea da, ez besterik. Aukera ez zen oso egokia izan. Laugarren jaitsieran erori eta kolpe handia hartu nuen bizkarrean. Ondorioz, lepoko mina, anbulatoriora bisita, lepoko ortopedikoa, autobusa hartu, ordu eta erdiko bidea Calamara, han, hiru orduz itxaron klinika batean (ospitale publikoa baino merkeagoa atzerritarrontzat), errediografia batzuk egin, lesioa baztertu, buelta autobusera, motxila hartu eta berriz busera igo Aricara joateko (10 ordu).

P1190069Azken batean, egun osoa galdu nuen, 120 euro gastatu klinika eta anbulatoriotan eta beste 50 inguru sandboard egiten eta autobus txarteletan. Egun borobila. Normala tokiari nazka apur bat hartu izana, ezta? Irakurtzen jarraitu

Macario Bernaren 468.ean…

P1180961… niri tokatu zitzaidan.

Macario Berna Licacancabur mendiko (5.960 m) zaindaria da. Munduan ez da mendi hori berak baino hobeto ezagutzen duenik. Berak egin zuen bidea. Azken 17 urteotan 6.000 lagun baino gehiago igo dira Licancaburrera Macariok lagunduta. 62 urte izan arren lehenengo alditik bezala igotzen da tontorrera. Nirea 468. aldia izan zen baina horren ondotik gehiago etorri dira. Gainera, gailurrera iritsi gabeko saiakera asko izan ditu, guztien %20 inguru, esan zidanez.

P1180912Espedizioan lau ginen: Macario, Grenobleko bi neska, Natalie eta Masa, eta ni. Aurreko egunean bakarrik igotzen saiatu nintzen mendizale aditu baten (aupa Joselu!) gomendioak jarraituta, baina ezin, galdu eta 5.100 metrotan buelta eman behar izan nuen. Biharamunean Berna jaunaren zerbitzuak kontratatu behar izan nituen. Goizeko 3:30ean jaiki eta 4:45ean ekin genion bideari. Ura, argia eta arropa beroa baino ez ziren behar. Ez nuen hiruetako bat ere ez. Macarioren linternak argitutako bidea jarraitzen nuen eskuak poltsikoetan sartuta eta eguzkiari behingoz irteteko eskatzen nion, hotzari ‘mekaguendioska’.

P1180949Igoera mantsoa zen, eta erraza, espero baino errazagoa. Frantziar biak orduak zeramatzaten hitzik esan gabe, oxigeno apur bategatik borrokan, Macarioren eta nire arteko solasaldi tontoak entzuten. Erraz ari nintzen gorantza. 5.400 metro ingurura heldu nintzen arte. Orduan hasi ziren komeriak. Botagurea, buruko mina eta 10 minuturo atseden hartzeko gelditu beharra. “Vasco! Estás jodido eh!” esaten zidan Macariok irribarre kabroi batekin.

Hiru aste baino gehiago neramatzan 3.500 metrotik gora, halere, gogorra egiten ari zitzaidan. Forma aspaldi galdua neukala gogoratu nuen eta Buenos Aireseko bizitza sedentarioa madarikatu nuen. Gelditzen ginen bakoitzean, baina, Pachamamari eskerrak ematen nizkion paisaia hori sortu izanagatik.

P1180976Azken txanpa, gibela ahotik irten behar zitzaidala pentsatzera heldu nintzen, baina ez, tontorrera heltzea lortu nuen, (eta osorik!) Macarioren atzetik. Bere 468. Igoera zen. Nirea, lehenengoa (eta azkena?), baina sentitu nuen emozioa oso zaila da deskribatzen. Negar egiteko gogoa ere izan nuen.

Macariok altimetro bat dauka buruan. Galdetzen genion bakoitzean tokiaren altuera zehatza esaten zigun.: “Macario, ¿altitud?” – guk. “Cinco mil… doscientos catorce!” – berak.

P1180930Gailurrean ohiko argazkiak atera eta bigarren zatiarekin hasi ginen; jaitsiera. Ez da batere zaila, baina ez da igoera bezain erraza. Mendi horretan hil diren sei lagunetatik bostek jaitsieran galdu dute bizitza. Aise jaitsi nintzen, harri gainean eskiatzen. Gorako bidean ia 7 ordu eman genituen, bajatzeko, aldiz, 2:30.

Esperientziak gorago joateko gogoa piztu dit, 6.500era agian,  baina uste dut denboraldi baterako aseta daukadala mendizaletasun ‘monoa’. Irakurtzen jarraitu

Gatzaga

P1180418Uyunin basamortu zuria dago. Milioika gatz hexagonok amaierarik gabeko alfonbra zuria osatzen dute. Aspaldi laku bat egon zela diote, gaur ezereza dagoen tokian. Gatza eta gatza, ez besterik. Bueno, bada besterik, Inca Huasi irla edo “Isla del Pescado” bezala bataiatutako (goitik ikusita duen formagatik) harri puska. Irlan, kaktus mordoa, ehunka urtekoak batzuk, hazi berriak besteak. Paisaia bitxia da, erreferentzia ezak efektu optiko kuriosoa sortzen du, pertsonak eta autoak gatzagaren handitasunean galtzen dira.

P1180748Handik irtenda kolore guztietako urmaelak daude, eta urmaeletan flamenkoak, gaueko hotza pasa (zero azpitik 15 gradu izan ohi dira neguan) eta mokoa uretan sartuta ematen dute egun osoa, jana bila.

Vicuña basatiak ere multzoetan ikus daitezke muino batetik bestera saltoka, gizakiengandik (eta basamortuko azeriengandik) ihesi. Eta sumendiak, eta geyserrak, P1180879eta basamortu surrealistak, eta hotza, gauez batez ere, hotza. Eta beroa, egunez bero sapa. Egunsentiaren freskoan, bat- batean, 4.500 metrora, 37º C-tan dauden termak, eta hiru egunetako txangoa amaitzeko, pastelaren ginda, mendi igoera.

El Salar

P1180743En Uyuni está el desierto blanco. Millones de hexágonos de sal forman una interminable alfombra blanca que se pierde en el horizonte, más allá de donde puede alcanzar la vista. Dicen que hace miles de años había un lago en ese lugar donde ahora no hay absolutamente nada. Bueno, algo sí hay, una isla (Inca Huasi) llamada la Isla del Pescado por su forma vista desde el cielo. Un pedazo de roca en medio de la nada donde crecen miles de cáctuses, algunos con varios siglos de antigüedad. Un paisaje curioso, ya que la falta de referencia alguna produce un efecto óptico raras veces visto. Los coches y las personas se pierden en la inmensidad del salar.

Saliendo de alli hay lagunas de todos los colores, y en P1180694las lagunas flamencos que sobreviven al atroz frío de la noche (llega a los 15 grados bajo cero) y se pasan el día con el pico dentro del agua en busca de algo que comer.

Las vicuñas salvajes se pasean en grupos, saltando de una colina a otra, huyendo de los humanos (y de los zorros del desierto). Y volcanes, y geysers, y desiertos surrealistas, y frío, mucho frio, sobre todo por la noche. P1180510Y calor, un calor que duele durante el día. De repente, al amanecer, cuando el frío y la altitud (4.700 metros) te invitan a quedarte a resguardo en el jeep o en la cómoda cama del refugio, unas termas con aguas a 37º C, y para poner la guinda al pastel de tres días, una subidita a la montaña.

Irakurtzen jarraitu

Meatzariak, deiak, elizak eta futbolaren erlijoa

Plaza 25 de mayo - SucreCoroicoko beroa utzi eta La Pazera itzuli nintzen, han brigadistak agurtu eta Sucrera zuzenean. Hiria elegantea da, atsegina, lasaia eta garbia (ez da gutxi Bolivia izateko). Zuriz jantzitako eraikinek garbitasun kutsua ematen diote. Ez dago gauza handirik egiteko, hiria pare bat eguneran ikus daiteke goitik beherra. Nik bakarra eman nion.

P1180051Erdigunea eta Recoleta (muino batean altxatutako eliza eta arkupea, hiriaren bista ederra eskaintzen du) ikusteko egun erdia, eta beste erdia e-postak erantzuteko eta telefono deiak egiteko. Patxilopezen telebistakoek afaria zuten Bilbon, jaietako egun handian. Kabroiak! Afari bat egitea ni barik… uste dut ondo pasa zutela oraindik kronika ofizialik jaso ez dudan arren, badakit gaupasaren bat edo beste egon zela, eta enbidia pixkat eman dit. Polita izan zen euren ahotsak entzutea (nirea apenas entzuten ei zen) eta une batez eurekin pika batzuk (ze ostia pika batzuk, petxe batzuk hobeto!!) hartzen ari nintzela imajinatzea.

P1180030Potosira hurrengo egunean heldu nintzen, bazkalordurako (bazkaririk ez zen egon baina). Lo egiteko toki bat topatzea ohi baino zailago egin zitzaidan, nire gida desfasatuan agertzen diren helbide asko txarto jarrita daude edo dagoeneko ez dira existitzen. Hegoamerikako historiari buruz zeozer ikasi duenak badaki Potosik testuinguru horretan jokatu duen papera ezinbestekoa izan zela Europako herri askoren garapenean. Izan ere, espainiarrek bertatik lapurtu zuten Isabel eta Fernando buru zituen inperioa oinarritu (eta suntsitu) zuen zilarra eta urrea.

P1180136Cerro Ricoko meategiak 8 milioi indigena irentsi zituen. Astean sei egun lan egiten zuten baldintza latzetan. Igandeetan meza entzutera behartzen zituzten. Gehienak ez ziren 40 urte betetzera heltzen eta lortzen zutenek erabat zorpetuta amaitzen zuten beren soldatekin ezin baitzuten lanerako hain beharrezkoa zuten coca hostoa ordaindu. P1180104Hasiera batean espainolek debekatu egin zuten coca hostoaren kontsumoa, baina bere errentagarritasuna ikusita cocaren monopolioa bereganatu eta prezioak neurrigabe igo zituzten. Ondorioz, indigenek hostoa ordaintzeko lan egiten amaitu zuten, esklabuen gisara.

Gaur egun bisitak antolatzen dituzte eta oraingo meatzarien bizimodua nolakoa den (mendeetan zeinen gutsi aldatu den) ikus daiteke. 50 gradu baino gehiagoko tenperaturak jasan behar izaten dituzte eta 30-50 kilogramoko mineral zakuak bi kilometroz zulo estuetatik garraiatu behar dituzte. Baina hori ez da txarrena. Arnas aparatuko gaixotasunak eguneroko ogia dira maskarilla gabe lan egitea nahiago duten meatzarientzat. Silikosiak eta asbestosiak triskantza egiten du meategian.

Soilik Potosin 4.000 familia bizi dira oraindik ere Cerro Ricok ematen duen zilar apurrari (baina batez ere zinka, estainua eta burdina) esker. Langile asko, gainera, 12-16 urte baino ez dituzte.

P1180152Potosik beste bi puntu aipagarri ditu: La Casa de la Moneda (itxita zegoen eta ezin izan nuen bisitatu) eta kolonizazioaren garaian eraikitako 33 elizak. 120.000 biztanle eta 33 eliza. Argi dago Potosiko pasteletik denek nahbi izan zutela lortu zatitxoren bat. Jesuitak, frantziskotarrak, benediktinoak, “las hermanitas descalzas”… ez dut sekula hainbeste tenplu ikusi, kanpotik noski, nire erlijioak ez baitit elizetara sartzen uzten.

P1180175Horren ordez futbola aukeratu nuen, herriaren opio berria. Derbia jokatzen zuten igandean eta ez nuen aukera galdu. 10 bolivianotan erosi nuen sarrera  (euro bat pasatxo) Real Potosi-Nacional de Potosi partida ikusteko. Partida aspergarria izan zen, eta Espainiako Ligan gertatu ohi den bezala, Realek irabazi zuen, baina oso bitxia izan zen ‘cholitak’ beren gona astunekin estadioan ikustea eta hainbeste pasioz bizi den kirol bat lasaitasun osoz hartzen dutela ikustea. Lasaiak dira horretarako ere. Irakurtzen jarraitu

Heriotzaren errepidea

P1170881La Pazetik pasatzen diren bisitarien artean (giriak batez ere) oso ezaguna da hiritik Yungasera (coca plantazioen eskualde menditsua) doan bidea, orain dela 15 bat urte bizikleta jaitsierak antolatzen hasi zirenetik batez ere. Bizikleta beti izan dut gogoko eta Zollon istripua izan nuenetik jaitsierak modu zuhurragoan egiten ditudan arren, ez nuen aukera pasatzen utzi izan nahi.

P1170880Hamaika urtez Yungasera heltzeko modu bakarra izan da heriotzaren errepidea baina aurrerapenek, istripu kopuru altuak eta coca eta beste zenbait nekazal produktuen eskarien igoerak Estatua errepide berri eta hobe bat egitera behartu zuen.

Geroztik errepide zaharra, benetakoa, labar sakonetan eraikitako suge mehe  sigi-sagatsua, erakargarri turistiko bezala geratu da. Talde jaitsierak antolatzen dituzten enpresak biderkatu egin dira azken urteotan. Prezioak,  240 pesoetatik (nik ordaindutakoa) 650 etara doaz.

P11708895 ordutan 57 kilometro egiten dira, eta 3.600 metroko desnibela jaisten. 4.700 metrotan hasi, La Cumbren, eta 1.100ean amaitu, Yolosan.

Nire taldea internazionala zen. Frantziarrak, italiarrak, alemaniarrak, holandarrak, kanadiarrak, yankeak… ni euskaldun bakarra. Lehenengo 24 kilometroak asfaltotik adrenalina subidoi itzela dira, baina ondorengoa, jende mordoa hil den bide harritsutik… akojonantea. Taldean hiru kamikaze genituen, AEBetar bat, alemaniar bat eta 50 urteko holandarra. Hiruen hilotzak imajinatu nituen une batez, zortea izan zuten, holandar eroak batez ere, gutxigatik libratu baitzen amildegian behera erortzetik.

Coroico

Azken kilometroetan pedalei eragin behar zaie baina amaieran igerileku fresko batek tropikoko beroa gainetik kentzen laguntzen du. Bazkaria ere ez zen makala izan. Dena biribila dirudi, eltxoengatik ez balitz. Amaitu ostean Coroicora joan nintzen. Nor Yungaseko hiriburua mendi magalean dagoen herri txiki eta polit bat da eta moskitoengatik ez balitz bertan egun batzuk geratzea merezi du.

P1170984Eltxoak uxatzeko produktuek ez dute balio, nahi dutena egiten dute kabroi horiek. Soilik hanketan, 100 ziztada baino gehiago zenbatu nituen. Irakurtzen jarraitu