Koioteak eta oroitzapen onak bidean

Mexikoko mugara zihoan furgoneta goizeko bostetan atera zen. Estatu Batuetara ilegal moduan igarotzeko asmoa zuten bederatzi hondurastarrekin egin genuen bidea. Euren artean bi koiote zeuden (hala esaten diete paperik gabeko etorkinak AEBetaraino eramateagatik kobratzen dutenei). Bietako batekin elkarrizketa labur bat izan nuen. Mexikora zeharkatzeko baimena ote nuen galdetu zidan (ez zekien Espainiako Erreinuko seme-alabok ez dugula bisarik behar). Baietz erantzun nion. “Eta zuk, baduzu?”, itzuli nion galdera. “Bai, bai, nik ere”, berak. Gezurra esan zidan, mugara heldu baino 500 metro lehenago autotik jaitsi eta mendirantz abiatu baitziren hondurastarrak. Irakurtzen jarraitu

Advertisements

Gerrillariarena

San Pedro la Lagunatik lau bat ordu mendebaldera Quetzaltenango dago (mundu guztiak Xela esaten dio), Gallo garagardo ospetsua (oso ona) ekoizten den hiria. Hiriak ez du lerro zikin bat idaztea merezi, hankasartze txiki bat izan zen hara joatea. Pare bat gau pasa genituen bidaia osoko oherik basatienean, zulo beltz kosmiko baten modukoa zen, etzan eta berehala ohearen erdian amaitzen genuen, aldapa batean lo egiten egongo bagina bezala.

Antiguara itzuli ginen, pare bat egun gure ostatu merkean pasa eta Guatemala Hirira alde egin genuen iparraldera doazen autobusen bila. Monjas Blancas konpainiako mikrobus batean heldu ginen Cobanera (herrialdearen erdian). Han ez genuen ia ezer egin, Gaizkarekin nengoenean bezala, jan, lo eta hausnartu, zertarako gehiago… Irakurtzen jarraitu

Gaixorik dago Atitlan

Kamio-gidari jator bati samariar onarena egitea otu zitzaion gu errepide bazterrean ikusi gintuenean. Chimaltenangotik Atittlan lakuaren ertzeraino eraman gintuen, debalde.  Lakuaren inguruan dauden herrietatik handiena da Panajachel; turistei bideratutako artisautza merkatu handi bat. Bidaiatzen ari diren artisau guztien derrigorrezko geralekua dirudi.

Antiguako artisautzak prezio erdian topatu genituen bertan. ‘Regateoaren’ doktrinaren jarraitzaileentzat toki ezin hobea da Panajachel. Saltzaile tematiei iskin egitea lortu ostean Atitlan lakura iritsi ginen Irakurtzen jarraitu

Antigua, Guatemalako hiriburu zaharra

Tegucigalpako bizipen garratzak ez gintuen Guatemala Hirian gelditzera animatu. Nahiko hiri konplikatua zela zioten bidaiari guztiek eta gu gogaituta eta erdi nazkatuta geunden konplikazioetaz. Antigua ederra da eta inguru paregabean kokatua dago, Agua, Fuego eta Acatenango sumendien artean. Guatemalako hiririk politena iruditu zitzaigun, gustora geunden eta oso ostatu merkea topatu genuenez (lau euro egunean), astebete geratu ginen.

Antiguan indigenismo estetikora itzuli ginen. Izan ere, oso zaila da Ertamerikako gainontzeko herrialdeetan jatorrizko bizilagunak jatorrizko eran jantzita ikustea. Guatemalan, ordea, asko dira oraindik ohiturari eusten diotenak, hau da, mila koloredun alkondara eta zapiak harrotasunez daramatenak. Zentzu horretan, Peruko edo Boliviako jendea ekarri zidaten gogora. Irakurtzen jarraitu