Familia!!!

P1140430

Hegoamerikara nentorrela esan nienean ez nuen espero euren bisita jasotzea baina ni hemen hilabete batzuk igaro izanak eta ingurua nolabait ezagutzeak asko lagundu zituen erabakia hartzen.

Faltan botatzen nuen gauza absurdoengatik eztabaidatzea eta arrebarekin uneoro mokoka ibiltzea, baina amaren eta aitaren besakada beroak eta mimoak ere eskertzen dira. Horrelako bidaia luze bat egiten duten lehen aldia da eta primeran pasa dugun arren ez dut uste esperientzia laster errepikatuko dutenik, hegaldietan izan ditugun une txarrak kontuan hartuta, batez ere.

P1140392Aitak edozein gauzarekin flipatzen du; Buenos Airesen toki batetik bestera joateko hainbeste denbora behar izateak asko harritzen du, “es que aquí las distancias son tan grandes(!!!)…” errepikatzen die taxi gidari guztiei. Hirian ikus daitezkeen auto zaharrek ere arreta deitzen diote, eta hiriburuko espaloi guztiak zuloz beteta egoteak apur bat amorratzen.

P1150065Dena da berria eta arraroa eta helduberri guztiei bezala nahikotxo kostatzen zaie ‘porteñoei’ ulertzea baita batzuetan eurekin komunikatzea ere.

Hasiera batean hiruzpalau lekuetara joatea neukan pentsatuta baina beren martxa ikusita laster konturatu nintzen toki askotaraP1150471 joateko garaiz ibiliko ginela erraz. Hegaldiak ez dira merkeegiak (115 bat euro batezbeste) baina hain herrialde handia izanik, beharrezkoa da hegazkina hartzea fundamentuzko ibilbide bat antolatzeko.

P1140978Buenos Aires, Bariloche, El Calafate, El Chalten, Ushuaia, Iguazu (Brasil eta Argentina), Ciudad del Este (Paraguay), Colonia del Sacramento (Uruguay), Montevideo… ez gara egonean gelditu! Irakurtzen jarraitu

Advertisements

Changoaren txango txungoa

Chango: Latinoamerikako toki askotan, Argentinan eta Bolivian, besteak beste, mutiko eta neskatoei chango/changa esaten zaie.

Txango: 1. iz. Leku batetik bestera lehorrez, itsasoz nahiz airez egindako ibilaldia. (Harluxet hiztegi entziklopedikoa).

Txungo: 1. adj. (lagunarteko hizkeran) Itxura txarrekoa, egoera txarrean dagoena, kalitate txarrekoa. 2. adj. Zaila, konplikatua.

Hegoamerikatik txango luze (edo labur) eta txungo (askoren ustea da hau, ez nirea) bat egitera doan changoa (gaztea bainaiz oraindik!) naiz.