Ahanztura historikoaren bidetik

Goizean heldu ginen Tegucigalpara, eta bost minutu nahikoak izan ziren jakiteko bertan ez genuela ezer egiten. Bidaiak neka-neka eginda utzi gintuen eta gutxienez gau bat geratzea erabaki genuen. Tegucigalpa hiri itsusia da, ez da lasaia, ez da atsegina, ez da oso segurua eta ez du aparteko gauzarik eskaintzen. Entzuna nuen halako zerbait topatu behar genuela, baina hala ere saikera egitea eta nire begiekin ikustea nahiago izan nuen.

Kaleko giroan Estatu-kolpearen hondarrik geratzen ote zen egiaztatu nahi nuen, eta egia esan, ez genuen tentsio politikorik sumatu, badirudi hondurastarrek eurek ere erdi ahaztuta daukatela Latinoamerikako historia garaikidearen orrialde lotsagarrienetako bat (Manuel Zelayaren aurkako kolpea eta ondorengo prozesu guztia) bertan idatzi berri dela. Irakurtzen jarraitu

Advertisements