Rapa Nui, munduaren zilborra

Rano Raraku 2

Goizeko 05:15etan jaiki eta dena prest, Rapa Nuira (Pazko Uhartea) noa. Aireportuan somatu dudana ez da zehazki espero nuena. Jende gaztea bidaiari zaharrekin nahasirik; motxileroak eta first class-ean bidaiatzera ohitutako jendea elkarrekin. Oso destino turistikoa bihurtu da azken hamarkadan eta hegazkinak egunero iristen dira uhartera kontinentetik urrutien dagoen lur zatia den arren; Txiletik 3.500 bat km.-ra eta Papeteetik (Tahitiko hiriburua) 4.200era dago.

Ahu Tahai 1Ez dakit ondo azaldu Rapa Nui nolakoa den, ikusi beharra dago ondo ulertzeko. Zoragarria, harrigarria, hunkigarria… bezalako hitzak datozkit burura baina ez dute benetan uharte hau deskribatzen, motz geratzen dira, erabat.

Lehen irudia irla polinesiko tipiko batena da, filmetan ikusten den horietakoa. Sumendiak (106 guztira) eta zaldiak (milaka) nonahi , larre berdeak eta kriston beroa. Uharteak triangelu forma du, 16 x 18 x 24km. Erpin bakoitzean sumendi bat dauka. Ahu Tongariki 1Hiru sumendi horien sorrerari esker eratu zen irla hain zuzen. Altuena, eta sortzen azkena, Maunga Terevaka da (511 metro). Hondartza bi badaude ere. Iparraldean biak, bata bestearen ondoan, Anakena eta Ovahe.

Hiri bakarra dago, Hanga Roa, eta ia rapa nui guztiak bertan bizi dira Txileko Gobernuak uhartearen ustiapena enpresa pribatu baten eskuetan utzi eta biztanle guztiak beren sorlekuetatik atera zituztenetik.

Maunga Terevaka3.500 biztanle daude egun. 3.000 inguru bertakoak dira eta beste guztiak Txiletik edo kontinentetik heldutakoak. Aipagarria da 3.000 rapa nui horiek 111 lagunetik datozela, hau da, Txiletarrek uhartearen kontrola hartu zutenean 111 baino ez ziren geratzen bizirik.

Uhartetxoak OrongotikRapa nuitarrek ez dituzte txiletarrak gogoko, eta ez dute arazorik iritzi hori jendaurrean adierazteko. Txiletarrek kolonizatu, baztertu eta beren lurrak lapurtu zizkieten eta orain beren kabuz bizitzeko gai ez direla aitzakiatzat jartzen dute okupazioa justifikatzeko. Nola bizi ziren bada orain dela 600 urte? Horri ez diote erantzuten. Irakurtzen jarraitu

Advertisements