Mugan, estraperloan

P1190132San Pedroko esperientzia txarrak iparralderantz segitzeko gogoa piztu dit. Gaua autobusean pasa eta Arican agertu naiz goizeko seietan.  Motxila terminaleko “guardaequipajean”, bertan dutxa hartu eta kalera. Hiri osoko ikuspegi polita dago Aricako portuaren ondoko “morroan”. Hor eman dut goiz erdia, idazten, meditatzen eta lepoa apur bat zaintzen.

Handia da Arica eta mugatik gertu dauden hiriek izan ohi duten joan-etorri eroa (jendearena eta baita produktuena ere) nabari zaio. Ez da hiri desatsegina baina ez diot ezer berezirik somatu eta presaka nabil, Palauo zain izango dut Liman bi egunetan.

Auto konpartitu batean sartu naiz Perura (Tacnara) pasatzeko. Arropa eta oinetakoak Perura estraperloan eraman nahi dituzten hiru emakume eta gazte bat datoz nirekin, denak peruarrak. Aimaraz ari dira, gringoa gora eta behera. Ez naizela gringoa, euskal herritarra naizela azaldu behar izan diet, enegarren aldiz bidaia honetan.

P1190126Nire ondoan doan emakumeak botak daramatza, Arican erositakoak, hamabi bat pare. Pare bat eman dit motxilan sar eta aduanatik pasa dezadan. Ezetz esan diot, ez dudala ezertaz ezagutzen eta ez dudala arazorik izan nahi. Txileko muga pasa eta orduan dator antzerkia. Gerri aldean mota guztiko arropak ezkutatzen hasten dira. 60 kiloko cholitak 90 kiloko sumo borrokalariak dirudite. Ebidenteegia da zeozer daramatela ezkutuan.

Erritualak Frantziako zenbait kartzelatan euskal presoen senideek erabili ohi duten teknika dakarkit gogora. Kasu horretan, baina, helburuak ez du zerikusirik diru apur bat lortzeko nahiarekin. Haratago doa.

Peruko aduanara heldu gara. Azkenean jaka bat eramatea onartu dut, motxilan sartuta, nirea dela esan beharko dut zerbait galdetzen badidate. Argi dago ez dela nirea baina X izpiek ez dakite ezer modaz. Pasaporte eta DNI kontrolak pasa eta orduan hasten dira korrikaldiak. Autoan nire ondoan zetorren emakume gaztea da polizien atzaparretatik ihes egiten saiatzen ari dena, baina ezin du. Koadrodun manta baten azpian zapata gehiegi daramatza eta laster batean harrapatu dute. Txarto atera zaio jokaldia. Bota pare bakarra eta motxilan sartuta dudan txamarra baino ez dira salbatu, beste guztia, bota pare guztiak, aduanako langileen emazte edo neskalagunek disfrutatuko dituzte.

Emakumea izerditan dago, urduri. Eguneko irabazi guztiak pikutara joan zaizkio, baina filosofiaz hartu du: “Bueno, ha pasado y ya está, ya no se puede hacer nada”. Irakurtzen jarraitu

Errealitate kapitalistara buelta

P1190023Laguna Verdeko aterpetik kamioi batean sartu ninduten Txilera pasatzeko. San Pedro de Atacaman utzi ninduen Iquiqueko portura 40 tona azido boriko zeramatzan kamiolari jatorrak. 45 minutuko bidea 2 ordu eta laurdenetan egin genuen. Aldapa behera amaigabea, 40 kilometro 35km/h-ko abiaduran. Eskerrak tipo atsegina zela.

Txilera heltzean harrituta geratu nintzen espero ez nuena topatu nuelako. Dena Bolivian baino garestiagoa da Txilen, baina San Pedron are garestiagoa, bost aldiz gutxienez. Gainera herri horretan turismoari begira bizi dira, Boliviako toki gehienetan ez bezala. Mundu kapitalistara itzultzea gogorra izan zen.

P1190011Uyunin egin daitezkeen gauza berberak eskaintzen dituzte San Pedron… lakuak, mendi igoerak, bizikleta ibilaldiak, geyserrak, termak… Arreta deitu zidan bakarra “sandboard” hitza izan zen. Taula baten gainean duna izugarri batetik irristatzea da, ez besterik. Aukera ez zen oso egokia izan. Laugarren jaitsieran erori eta kolpe handia hartu nuen bizkarrean. Ondorioz, lepoko mina, anbulatoriora bisita, lepoko ortopedikoa, autobusa hartu, ordu eta erdiko bidea Calamara, han, hiru orduz itxaron klinika batean (ospitale publikoa baino merkeagoa atzerritarrontzat), errediografia batzuk egin, lesioa baztertu, buelta autobusera, motxila hartu eta berriz busera igo Aricara joateko (10 ordu).

P1190069Azken batean, egun osoa galdu nuen, 120 euro gastatu klinika eta anbulatoriotan eta beste 50 inguru sandboard egiten eta autobus txarteletan. Egun borobila. Normala tokiari nazka apur bat hartu izana, ezta? Irakurtzen jarraitu

‘Valpon’ eta ‘Viñan’ alfertuta

p1120789Azken aste hau Txilen eman dut, kostaldean, hiri handiaren zalapartatik (eta kutsaduratik) urrundu nahian. Valparaiso eta Viña del Mar Santiagotik ordu eta erdi eskasera daude, Pazifikoari begira, bata besteari itsatsita. Ondoan egon arren, gaua eta eguna bezain ezberdinak dira.

“Valpo” portu handi baten inguruan eraiki zuten eta bi alde nagusi ditu: “El Plan” deritzon partea batetik, kostaldetik paraleloan dauden 4-5 kaleak, eta badia zaintzen duten muino koloretsuak bestetik.

p1120812Lehenengo partea erdigune ekonomikoa da; bigarrena, alde autentikoena, maldan gora doazen kaleak eta eskailera amaigabeak funikular zaharrekin nahasten direna.

p1120749

Ostatu merkea (oso merkea egia esan) topatu nuen beheko partean, plaza nagusitik (Sotomayor plaza) hurbil. Tokia oso oso kutrea zen; sukaldea zikin; ur beroa, gaur bai, bihar ez; gela hotzak…, baina bere xarma dauka hala eta guztiz ere, eta kable bidezko telebista handi bat ere bai. 80 kanal niretzat bakarrik! Egunean pare bat filme eta futbol partida ikusi ditut… eta berandu arte lo egin. Oporrak oporretan esan liteke. Irakurtzen jarraitu

Maiatzaren lehena Santiagon: Egurre!!!

Pintada 1Atzo maiatzaren lehena izan zen, langilearen eguna, langileriaren eguna. Santiagora 10:30etan heldu nintzen eta CUTen ekitaldi nagusia 11:00etan hasi zen, den kalkulatuta zegoen. Martxa handia izan zen, Alamedaren zati handi bat hartu zuen. Gero, eskema tipikoa errepikatu zen: milaka lagun bilduta, Poliziaren probokazioa (Carabineroak manifestazioaren erdi-erditik pasa ziren), gazte talde bat, zapi eta kaputxa batzuk… badakizue nola jarraitzen duen istorioak…

Ayer fue el primero de mayo, el día del trabajador, de la clase trabajadora. Llegué a Santiago a las 10:30, el acto central de la CUT estaba programado para las 11:00. Alameda hutsik 2Todo estaba calculado. La manifestación fue muy grande, ocupaba una gran parte de la Alameda. Después se repetió el esquema típico: miles de personas juntas, provocación policial (los Carabineros cruzaron la calle a pie entre la manifestación), un grupo de jóvenes, pañuelos y capuchas… ya sabéis como sigue la historia…

*La traducción es una excepción dirigida a mi gran familia porteña, no os acostumbréis ehh!

– Bideo gehiago helbide honetan: http://www.youtube.com/user/oinetako

– Argazki galeria beherago Irakurtzen jarraitu

Valdivia, Puerto Montt, Chiloe… eta Michael Jackson

Castro, Gamboa auzoko palafitoak 1Valdiviatik ihesi atera naiz erdi izututa eta gida turistikoak idazten dituzten pertsonajeek (ez baitago beste hitzik) hirien edertasunari buruz txintik ere ulertzen ez dutenearen sentsazioaz. Valdivia polita? Nik behintzat ez diot edertasuna inondik aurkitu. Are gehiago, oso aspergarria iruditu zait.

Hiria nahiko berria da, 1960an Richter eskalan 9,5 gradura iritsi zen lurrikara batek, inoizko handienak, erabat suntsitu baitzuen, beraz, eraikin gehienak ondoren eraiki zituzten. Dena den alemaniarren estilo koloniala agerikoa da eraikuntza askotan eta espainolek hiria mendean hartu zutenean eraikitako dorreak eta gotorlekuak ere ugariak dira.

Castro, Gamboa auzoko palafitoak 4

Erdiguneak antolaketa bitxia du, mendebaldean ozeano pazifikoa eta ekialdean hiru ibaik mugatzen dute. Kostaldean egonik itsaskiak eta arrain freskoak ia edozein tokitan jan daitezke, nahiko merke.  Ahh, Txile osoko garagardorik onena omen dena egiten dute Valdivian, Kunstmann delakoa. Eta listo!

Handik Puerto Montt-erako autobusa hartu nuen Chiloerako bidean. Autobusean ez ziguten Hollywoodeko fimerik jarri, ez.  Askoz hobe. Michael Jacksonen orain dela 15 urteko kontzertu bat gozatu ahal izan dut, hasieratik amaierara.

Michael JacksonThriller, Moonwalker, Smooth Criminal, Beat It, Billie Jean… hit guzti-guztiak! Ze handia zen orduan eta ze dekadentea den orain.. Dei nazakezue friki bai, baina tipoa artista hutsa zen eta kontzertuak kriston espektakulua ziren! Unerik onean ume mordoa eszenatoki gainera igo direnean heldu da. Jacksonek “I love you”, “I love you” errepikatzen zuen xuxurlaka. Nola ez zituen maiteko ba, umeak ziren eta!! Irakurtzen jarraitu

Bizimodua aurrera ateratzea hirian

Hiri handi guztietan zaila izaten da batzuentzat bizimodua ateratzea. Txilen ez dabil jende larregi kaletik eskean, baina harrigarria da oinarrizkoena lortzeko zenbait lagunek egiten dutena.

Hemen azpian hiru bideo dauzkazue, ordu pare bateko tartean grabatutakoak, Santiagon. Hiruetan diru apur bat lortzeko modu ezberdinak erakusten dira.

Lehenengo bideoan Rene agertzen da, kaleko fakirra. Agertu eta hiru iltze sartu zituen sudurretik di-da batean.

Irakurtzen jarraitu

Santiago, 5 milioi lagun mendi artean

p1110614Santiagora heltzean ziur sentitu nintzen, hiri handiek (Madril izan ezik) ematen didaten segurtasun kutsu horrek besarkatuta bezala. Bakarrik nago baina 5 milioi pertsona dauzkat inguruan. Hiria handia da eta gau eta egun gainean duen hodei toxiko horregatik ez balitz, Andeetako mendi punta bakoitza ikusiko litzateke hiriko edozein tokitik.

p1110494Buenos Aires ez bezala, hiriko erdigunea etorbide bakar baten inguruan dago antolatua. Bernardo O’Higgins libertadorearen etorbidea edo mundu guztiak dioen moduan, ‘La Alameda’. Erdigunean ere hiriko lekurik ezagunena dago, ‘La Moneda’ jauregia, 1973ko irailaren 11n Pinocheten aginduetara makurtutako militarrek bonbardatu zuten eraikin bera, eraberritua. Egun hartan herriak aukeratutako presidenteak, Salvador Allendek, Estatu kolpeari aurre egin eta AK-47 fusila eskuan eraikinean geratzea erabaki zuen. Ondoren gertatu zena azaltzea ez da beharrezkoa.

p1110515‘La Moneda’-tik gertu ‘Plaza de Armas’, plaza zalapartatsua dago. Bertan, kale-komikoak, margolariak, saltzaileak eta xake taula baten inguruan bildutako gizon zaharrak aurki daitezke, batez ere. Toki ederra da, eta oso bizia.

p1110624Bost ‘cuadra’ ekialdera San Cristobal mendixka dago. 100 metro baino gutxiagoko igoera errazak hiri osoaren bista panoramikoa eskaintzen du, oso bisita aproposa hiriaren benetako tamainaz jabetzeaz gain ilunabarra eta Santiagoko skyline-a ikusi nahi dutenentzat.

[Argazkiak beherago]

Irakurtzen jarraitu